prestaldizkaria

Udalak Juan de Antxeta kaleko berrikuntza integrala bukatu du

In Uncategorized on Uztaila 17, 2013 at 11:08 am

Juan de Antxeta

Asturias eta Catalunya kaleen arteko tartean egindako azken esku‑hartzeak bukatu du Juan de Antxeta kaleko berrikuntza. Berrikuntza hori 2007an hasi zen eta 5 fasetan egin da.

San Ignazioko Juan de Antxeta kaleko auzokoek euren ingurua asko hobetu dela ikusi dute azken urteotan. Bilboko Udalak kale horretako berrikuntza integrala bukatu du azken fasea bukatutakoan, hau da, Asturias eta Catalunya kaleen arteko tartea. Ekintza horrek aurreko urteetan egindakoak osatzen ditu eta kaleko atzeko aldea bide bakar bihurtu du, bide jarraia eta oztoporik gabekoa, eta irisgarritasuna hobetu da: espaloia zabaldu da eta espazio nahikoa dago larrialdietako ekipoak igarotzeko (anbulantziak, suhiltzaileak, etab.).

Orain arte, Juan de Antxeta kaleko atzeko aldean dauden atariek fatxadatik metro bira zegoen ezponda batera begiratzen zuten; ezponda horretan antzinako trenbidea zegoen. Trenbidea kenduta, urbanizazio-lanak 2007an hasi ziren eta faseka egin dira. Bosgarren fasea gaur inauguratzen da eta urbanizazio-lan horiei jarraipena eman nahi die, irisgarritasuna hobetuz eta paseatzeko eta egoteko gunea zabalduz.

Ezponda kentzea

Juan de Antxeta, Asturias eta Catalunya kaleen arteko tartea, Orixe kaleko eraikinetako atzeko aldea da, bere espaloiak 2,5 eta 3 metro artean zeukan, eta Asturias kaleko gunerik hurbilenean ez zeukan espaloirik, eta lurra eraikinaren kontra zegoen zuzenean.

Kalearen konfigurazio hori zela-eta, larrialdietako ibilgailuak ezin ziren sartu eta beharrezkoa zen urbanizazio-lanak egitea kalearen tarte horri ibilgailuak igarotzeko zabalera nahikoa emateko, kalearen gainerako tartean egin den moduan. Horretarako, hormak eta egiturak eraitsi dira eta espaloia 5 metroraino zabaldu da, eta aurreko ezpondari eusteko horma berriak egin dira.

Horrela, ibilgailuen irisgarritasunaren arazoa konpontzeaz gain, auzokoek paseatzeko eta egoteko lekuari jarraipena ematen zaio. Espazio hori osatzeko, antzinako trenbidea kendu eta paseatzeko gune bihurtu da. Gainera, ezponda etxeetatik urrunduta, etxebizitzetako bistak eta argitasuna hobetu dira.

Sarbideak

Beste alde batetik, sarbide bi egi dira urbanizatzeko tartearen muturretan. Asturias kalearen ondoko muturrean, Juan de Antxeta kalearen ondoan, magal horretan dagoen eraikinera sartzeko arrapala konpondu da; arrapala horrek ibilgailuetarako eta oinezkoentzat balio du. Beste muturrean, Catalunya kalearen ondoan, eskailera berriak egin dira hormigoizko horma berriak eraikita.

Urbanizazio-lanekin batera, uraren, saneamenduaren eta argien zerbitzuak berritu dira, lorategiak berritu dira eta argi gehiago jarri dira, kaleko gainerako tartean egin zen moduan.

Udalak 725.000 euro inguru inbertitu ditu hobekuntza horietan. Aurreko esku‑hartzeak gehitzen baditugu, fase guztietako inbertsioa 5 milioi eurora hurbiltzen da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: