prestaldizkaria

Deustuko Kanala ez irekitzeko sinadura bilketa abiarazi du herritar talde batek

In Uncategorized on Uztaila 11, 2013 at 8:07 am

kanala ez ireki

Jon Zumardik, lagun talde batek babesturik, sinadura bilketarako deia zabaldu du Interneteko change.org atarian Bilboko Udalak Deustuko Kanala ireki ez dezan. Lau argudio eman ditu bere eskaria arrazoitzeko.

Hauek dira Erribera uharte bihurtzearen kontra agertzeko dauden arrazoi nagusiak: 

1. Hiriak 24.000 metro koadro galduko lituzke. Zergatik ez erabili azalera hori parke bat egiteko? Are gehiago, kanalaren azken zatia (guztiaren laurdenarekin nahikoa litzateke) lurrez bete ahal da eta horrela inguru berde hori tamaina handiko parkea bihurtuko litzateke. Bertan Deustun behar-beharrezkoak diren hainbat ekipamendu jarri ahal izango lirateke.

2. Uholdeak saihesteko modurik egokiena ez da egungo penintsula irla bilakatzea. Zazpi kaleak eta Elorrieta dira arrisku handiena pairatzen duten guneak eta ez bata ez bestea ez lirateke salbatuko uholde handi bat gertatuz gero. Konponbidea bestelakoa izan behar da: itsasadarra dragatu, euri-ura xurgatuko duten ingurune berdeak ugaritu eta, beharrezkotzat jotzen bada, lur azpitik joango den tutu sistema eraiki. Azken batean, 2006ra arte horixe zen Gestorak berak proposatzen zuen konponbidea.

3. Amaiera argirik ez duen krisi ekonomiko baten erdian 30 milioiko obra bati ekitea (gainera zorpetuz) burugabekeria handia da. Horrez gain, nork ziurtatzen digu gastua kopuru horretara mugatuko dela? Azken hamarkadan Bizkaian egin diren herri-lan handi guztietan hasierako kopurua nabarmen handitu da. Eta, gure inguru hurbiletik irten barik, badaude urjenteak diren premian. Bi aipatu ditugu adibide gisa: Done Petri plaza batzea edota Arangoitirako sarbide duinak egitea.

4. Deustuko Erriberako eraldaketa hiriaren garapenerako motorea izan ahal da baina, zer gehitzen dio motore-funtzio horri penintsula irla bilakatzeak? Batzuen apeta betetzearena (“Bilbok bere Manhattan izango du”) albo batera uzten badugu, ezer ere ez. Egia esan, New Yorkeko erreferenteen bila hasiz gero, guk geuk nahiago dugu Central Parkera begiratzea.

5. Barrutiko auzoen artean dagoen isolamendua areagotuko litzateke. Parkeak modu naturalean gauzatuko luke Doneperiagako beheko aldea (Morgan kalea eta Basabe), Deustuko Erribera, Ibarrekolanda-Sarriko eta San Inazioren arteko lotura. Oinez zein bizikletaz erraz egin ahal izango genituzke batera edo besterako osterak.

 

Sinadura emateko

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: