prestaldizkaria

PARE talde feministak sexu askapenerako aldarriarekin bat egin du

In Uncategorized on Ekaina 28, 2013 at 9:17 am

20130628-Aniztasun-B

Gaur, nazioarteko sexu askapenerako egunean, Deustuko PARE gazte talde feministak 20:00etan Eliptika plazatik irtengo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

Deustuko PARE gazte talde feministaren mezua: ELKARBANATU PLAZERRA, ATERA MINGAINA PATRIARKATUARI!

Ekainak 28: Sexu askapenerako bidean

Bidean zapore gazia sumatu duzu. Mingaina ileekin korapilatu zaizu azala aurkitzeko ahaleginetan. Gora eta behera mugimendu leunez, dastamena hasi da martxan. Martxa horretan, usain ezberdinen zurrunbiloan sartu zara, izerdiak eraman zaitu berarekin biraka. Beroak urtu du zure gorputza. Zure mingain bihurriak berotasuna zirikatu du azalaren eremu hotzetatik irristatuz. Arnas sakonak haize fresko bat botatzera behartu zaitu.

Bat-batean haize fresko batek besarkatu zaitu, hotzikara batez erantzun diozu. Listuaren hezetasunak bide berriak margotu ditu zure azalean. Ezin izan diozu hasperenari eutsi, xuxurlak eta oihuak nahastu egin dira. Entzuteari utzi diozu. Mingainak sortutako kili-kiliek irribarre isilak margotu dizkizute ahoan. Ikusmena ere isildu duzu, begiak nahita itxiz. Mingainak dantzan darrai, helmugarik gabeko plazerraren bidean.

Ekainaren 28a Sexu Askapenerako aldarrikapena gogorarazten digun eguna dugu. Patriarkatuak, sexualitatea bizitzeko kaiola batean giltzapetzen gaitu; gure gorputzaren ugalketa organoak plazerra izateko bide bakar bezala hartzera behartuz eta beste hainbeste bide aurreiritziz josiz. Sexualitatea ugalketarekin uztartzen da bizi garen marko heteronormatibo honetan. Baina generoen arauen gainetik, gorputzak, gozatzeko hamaika mila modu eskaintzen dizkigu, genitaletatik eta derrigorrezko orgasmoetatik haratago. Sexualitateak hamaika bide ditu, ez al da egun bakoitza bide berri bati ekiteko aukera?

Gaur, bihar eta etzi, elkar banatu plazerra!

Mingaina denok dugulako, atera mingaina patriarkatuari!

INFO + PARE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: