prestaldizkaria

.eus: iritsi da euskararen herriaren nazioarteko aitortza

In Uncategorized on Ekaina 17, 2013 at 8:56 am

EUS_PRENTSAURREKOA01

Urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu du. Iritsi da urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuaren emaitza. Euskararen herriaren nazioarteko aitortza: .eus lehen mailako Interneteko domeinu bat baita, hau da, komunitatearen garapen lokalerako tresna global bat.

Ibilbidea luzea izan da, proiektua jaio zenetik sei urte pasa baitira jada, eta lau urte proiektua aurkeztu zenetik. Euskaltzaindiako egoitzan egin zuten aurkezpenean, erronka bati heldu ziola adierazi zuten: euskara eta euskal kultura Interneten ikusgarri bilakatu nahi zituztela; euskararen eta euskal kulturaren Interneteko presentziari, izanari, izena jarri nahi ziotela.

Taldekideek beren asmoak agertu zituzten eta hurrengo lau urtetan ia isilik mantendu ziren. Prozesuak hala eskatzen zuelako izan da. Bazekiten une hartan adierazi zituzten epeak ez zirela ziurrak eta prozesuak atzerapen handia jasan zezakeela. Eta hala izan zen azkenean: proiektua aurkeztu zutenetik hiru urtetara aurkeztu ahal izan zuten, ICANNen aurrean, .eus domeinuaren eskaria.

Prozesua luzatu eta atzeratzearen arrazoi nagusia, eska zitezkeen domeinu kopurua eta hauen izaera ziren. Prozesua gTLD (Generic Top Level Domain) domeinuei dagokie, hau da, lehen mailako domeinu orokor guztiei. Horregatik eskatu ahal izan dira .fiat edo .epson. Edo .helsinki edo .paris. Edo .blog edo .wiki. Edo .com arabieraz, japonieraz, korearrez, txineraz edota errusieraz. Baita .eus, .gal, .bzh eta .scot ere. Izen orokor guztiak ziren domeinu potentzialak eta, hortaz, eskari kopurua eta eska zitezkeen izaera ezberdinetako domeinu guztientzat baldintza eta ebaluazio irizpide berdinak definitzeak, eztabaida sakon eta luzeak sortu ditu bidean. Hori guztia ondo definitu arte ez zuen ICANNek gTLD berrien prozesua ireki eta hori 2012ko urtarrilean jazo zen.

Eskariak aurkezteko epearen barruan, 1930 eskari jaso zituen ICANNek. Horietatik 751 eskarik, 230 domeinuri erantzuten zieten. Adibidez, .blog 10 entitate ezberdinek eskatu zuten. 116 IDN eskatu ziren, alegia, domeinu izen internazionalak (arabiarrez, txineraz eta alfabeto latinoan ez dauden domeinuak) . Komunitateetan oinarritutako 84 eskatu ziren, .eus barne. 66 izen geografiko, .barcelona, .madrid, .paris eta gisakoak. Eremu geografikoaren arabera: 303 Asia Pazifikotik, 675 Europatik, 24 Latinoamerikatik, 17 Afrikatik eta 911 Ameriketako Estatu Batuetatik.

PuntuEus Elkartea eta Fundazioa

Hori horrela, .eus domeinua lortzeko urrats ezberdinak eman behar izan dituzte. Lehen urrats handia, 2008ko apirilaren 2an eman zuten, PuntuEus Elkartea sortzearekin. Hori izan zen Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea artikulatzeko lehen urratsa, ICANNen aurrean komunitatearen izenean domeinua eskatuko zuen erakunde bat behar zutelako.

Hasiera batean 11 elkarte ezberdin batu ziren eta, lau urtetan, 60 elkarte txiki zein handi, publiko zein pribatu batu dira .eus proiektuaren inguruan.

Hurrengo urratsa, PuntuEus Fundazioa sortzea izan zen, domeinua eskatzen zuen erakundea izango baita, etorkizunean, domeinua administratu, kudeatu eta kontrolatuko duena. Horretxegatik, 2012ko martxoaren 6an, PuntuEus Elkarteak sortutako PuntuEus Fundazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen erregistroan sartu zen. Hasiera honetan, PuntuEus Elkartearen sortzaile izan zirenek osatzen dute patronatua, baina Fundazioaren estatutuetan agertzen den moduan, bi urtean behin aldatu egingo da eta, beraz, PuntuEus Elkarteko kide guztiek izango dute lekua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: