prestaldizkaria

Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

In Uncategorized on Ekaina 14, 2013 at 9:03 am

Yolanda gasteiz 927893723_n

1980. urtean eskuin muturreko talde batek bahitu eta hil zuen Deustuibarrako Yolanda Gonzalezen familiari bere elkartasuna adierazi dio Gasteizko legebiltzarrak atzo alderdi guztiek adostu zuten agiri instituzionalaren bidez.

Agiri berean legebiltzarreko osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Emilio Hellinek espainiar Polizia, Guardia Civil, Mossos d’Esquadra eta Ertzaintzarekin izan duen kolaborazio harremana azter dezala. Joan den otsailean argitaratu zen Hellinek hainbat segurtasun erakunderekin izan duen lotura profesionala.

Emilio Hellin aske geratu zen,  Yolandaren hilketa egotzita 43 urteko zigorra ezarri zioten, kartzelan 14 urte bete eta gero.

Omenaldia: ekainak 25, Bidarte

“Yolanda Gonzalez gogoan”, ekitaldi publikoa deitu du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak ekainaren 25ean Deustuko Bidarte udaltegian “faxismoaren krimenen inpunitatea salatzeko eta Estatuak Yolandaren hiltzailearekin agertu duen babes ageriko zein ezkutua” gaitzezteko.

 

Argazkia: Raul Bogajo (Argazki Press)

INFO + AHAZTUAK + NAIZ

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: