prestaldizkaria

Aisiazko Ikaskuntzek 25 urte Deustuko Unibertsitatean

In Uncategorized on Ekaina 11, 2013 at 8:16 am

DEUSTO OCIODeustuko Unibertsitateak Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak 25. urte bete ditu aurten, eta ospakizun ekitaldia antolatu da OcioGune Aisiaren inguruko Nazioarteko Ikerketa, Pentsamendu eta Hausnarketaren Foroaren VIII. edizioaren markoan.

VIII. edizio honen gai nagusia “Aisiaren ekarpenak bizitzan zehar” izango da eta Aisiaren papera gaztearen gizarte-eraikuntzan eta Aisiaren ekarpenak gogobeteko zahartzaroari ideia foroetan landuko da. Ekitaldiak aisiaren esparruan interesa duten ikertzaile, aditu eta profesionalen arteko elkarrizketarako espazio irekia eskaintzen du, eta ekainaren 13 eta 14ean egingo da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean.

25. urteurreneko ospakizuna ekainaren 14ean, ostirala, egingo da, 11:15etatik aurrera, Foroaren itxiera ekitaldiarekin batera, Unibertsitateko klaustroan.

Hogeita bost urteko ibilbide honen ospakizuna hiru ekitalditan banatuko da: lehenengo, Haifako Unibertsitateko Galit Nimrod doktorearen Hitzaldi Gonbidatuarekin; bigarren, Aisia giza garapenerako faktore bezala aitortzearen aldeko Manifestu-aren irakurketa burutuko da, eta hirugarren, ekitaldi kultural labur bati bide egingo zaio.

INFO + Aisiazko Ikaskuntzak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: