prestaldizkaria

Euskal hedabideen etxea zirriborratzen ari da TOKIKOM

In Uncategorized on Ekaina 10, 2013 at 7:01 am

ETXE ZIRRIBORRATZEN TOKIKOM

TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, burutzen ari da gogoeta mardul bat euskal hedabideen etorkizunaz. Iazko ekainean hasi zen lana, Garaia berrikuntza gunean izan zen Jardunaldiarekin, eta gero jarraitu du mintegi eta batzordeetan.

Urte honen hasieran, TOKIKOMek hitzarmen bat sinatu zuen Mondragon Unibertsitatearen Komunikazio adarrarekin, hainbat ikerketa eta landa-lan egiteko. Gainera, bidelagun du euskal hedabideak biltzen dituen Hekimen elkartea.

Lan taldeko kide dira Mikel Irizar eta Joxe Rojas TOKIKOMen aldetik, Aitor Zuberogoitia eta Eneko Bidegain, MUren aldetik, Alberto Barandiaran Hekimenen ordezkari eta Haritz Solupe. Gogoeta honek jasoko du hainbat erakunde publikoren babesletza: Eusko Jaurlaritzaren HPSrena, eta Bizkaia nahiz Gipuzkoako Aldundien Euskara Zuzendaritzena.

Lanaren azken emaitza (ikus eskema) abiatuko da egungo egoeratik, igarri eta ikertuko ditu etorkizuneko joerak, zirriborratuko du jomugako mapa, marraztuko ditu tarteko ibilbideak eta jorratuko hainbat egitura, aurreko guztia ahalbidetu dezaketenak. Emaitzak balioko luke eztabaida eragiteko eta ikuspegiak adosteko sektorearen baitan eta herri erakundeekin, egitura funtzional bateratura bidean.

Lanaren aurrerapen bat emango da ekainean Udako Ikastaroetan, Kike Amonarrizek zuzenduko duen ikastaroan “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizuneko erronkak” Eta azken emaitza udazkenean aurkeztuko zaie sektoreari, erakunde publikoei eta gizarteari.

TOKIKOM 2012an sortu zen Topaguneko 20 toki komunikabideek sustatuta, eta aurtengo otsailean egindako Batzar Nagusian 10 bazkide berri bildu dira egitasmora, tartean Topagunekoak ez zirenak ere bai.

PREST! aldizkaria TOKIKOMeko bazkidea da

Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik. Eskema

_______________________________________________________________________________________________

TOKIKOMen gogoeta-egitasmoa, 2013ko martxoa

  1. Abiapuntua
    • Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea
    • Egindako ibilbidea
    • Egoeraren zertzeladak
    • Arriskuak eta aukerak
  1. Joerak
    • Informazio kontsumitzeko modu berriak
    • Multimedia: digitala bilgune, beste euskarriak birmoldatu
    • Tokikoa, gertukoa, hiperlokala
    • Berriemailea eta kazetaria
    • Teknologiak ahalbidetu, edukia errege
    • Negozio eredua
    • Ikerketaren garrantzia
  1. Aukerak
    • Euskararen inguruan lankidetza
    • Gizarte ekimena eta erakundeen ahalmena
    • Kopuru hegemonikoak
    • Etxe osoaren planoak
  1. Landa-lana
    • Toki komunikabideen mapa eta egoera
    • Esperientzia arrakastatsuak
    • Mintegiak
    • Ondorioak
  1. Etxearen planoak
    • Bi solairu: behean tokikoak, goian orokorrak
    • Tokikoen egitekoa, ikuspegia eta balioak
    • Tokikoak eta hiritarra (berriemaile, sostengu-emaile…)
    • Tokikoen antolamendu eredua
    • Tokikoen helmugako mapa eta ibilbideak
    • Tokikoen arteko eduki partekatuak
    • Tokikoen negozio eredua
    • Hedabide orokorrak
    • Bi solairuen arteko harremanak
  1. Logistika
    • Finantzazio publikoa: deialditik finantzazio egonkorrera 
    • Autoritatea: Euskal Hedabideen Behatokia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: