prestaldizkaria

Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko lehen estropada lehia ekainaren 21ean

In Uncategorized on Ekaina 7, 2013 at 7:10 am

estropada bilbon

Estropada-eremuan kale bi egongo dira, herrialde bakoitzeko bana eta jarraiko erreleboak egingo dituzte bai andrazko arraunlariek bai gizonezkoek. Bizkaiaren aldetik hurrengo arraun-taldeak lehiatuko dira: Bizkaia (andrazkoak), Portugalete, Urdaibai eta Kaiku. Gipuzkoaren aldetik, berriz, hurrengo hauek etorriko dira: Zumaia (andrazkoak), Orio, San Pedro eta Hondarribia.

Hurrengo ostiralean, ekainaren 21ean, 19:00etan, Bilboko itsasadarrera begira jarriko gara, “Bizkaia-Gipuzkoa Lehia” Elecnor saria izeneko estropadak direla eta.

Herrialde bietako traineru garrantzizkoenek kale biko estropada honetan bat egingo dute; batean, Bizkaiko tripulazioak arraunketan arituko dira eta, bestean, Gipuzkoakoak.

Bizkaiaren aldetik, hurrengo traineruek parte hartuko dutela baieztatu dute dagoeneko: Bizkaia (andrazkoak), Portugalete, Urdaibai eta Kaiku.

Gipuzkoaren aldetik, hurrengo hauek egongo dira: Zumaia (andrazkoak), Orio, San Pedro eta Hondarribia.

Ibilbidea: Udaletxetik Salbera eta buelta

Kirol-lehiaketa hau arraun-munduko zaleen gustukoa izango delakoan daude. Estropadak Udaletxeko zubian hasi eta Itsasadarreko uretan jarraituko dute Salbeko zubian kokatutako kanpo-balizetaraino; handik abiapuntura bueltatuko dira traineruak eta bertan egongo da helmuga.

Bizkaiko eta Gipuzkoako Arraun Federazioek hurrengo modalitateak ezarriko dituzte: hiru txanda egongo dira, lehenengoan banakako erloju kontrako modalitatean, eta hurrengo norgehiagokak ezartzeko balio du. Hasierako honetan, arraun-talde bakoitzak 1.600 metro egingo ditu, luze bitan eta ziaboga batean banatuta.

Ondoren, lurralde bakoitzeko arraunlariek 11.200 metro egingo dituzte, 5.600 metroko bi txandatan banatuta.

Txanda bietako bakoitza 800 metroko zazpi luzerek osatzen dituzte, erreleboetako modalitatean eta txandaka herrialde bakoitzeko arraunlariak arituko direlarik.

Lehenengo luzea andrazko arraunlariek egingo dute eta gainerako seiak gizonezko arraunlariek, bakoitzean 1.600 metro eginda.

“Bizkaia-Gipuzkoa” Elecnor saria lehiak Elecnor enpresaren eta Bilboko Udalaren babesa dauka, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza ere.

Argazkia: EITB

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: