prestaldizkaria

Biharko mendi martxak itxiko du Deustuko ikastolaren urteurren ospakizuna

In Uncategorized on Ekaina 7, 2013 at 7:29 am

mendi martxa

Bihar, ekainak 8 larunbata, XI. Mendi Martxa izango dute Deustuko ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta lagunek. Mendi ibilbidea, erromeria, bazkaria, ur gerra eta dantzaldia izango dira.

Urtero legez, ikasturte amaierako jaia prestatzen ari dira Deustuko ikastolan. Aurten kutsu berezia izango du, 50 urte ez baitira urtero ospatzen eta 2013a urte berezia izan da beraientzat. Hainbat ekimen egin dituzte ikasturtean zehar eta ekainaren 8an, itxiera emango diote urteurrenari mendi martxarekin eta ikastolako jaiarekin.

Egun berezia izaten da bertokoentzat Mendi Martxaren eguna, izan ere guztion elkarlanarekin egiten da, erosketak, ibilbidea finkatu, txosna txandak antolatu, garbiketa… den dena gurasoen lanari esker egiten da.

Larunbatean goizeko 10etan jarri dute hitzordua. Berriz mendira (Arangoti-Artxanda) igoko dira ume zein heldu. Bertan hamaiketakoa jan, indarrak hartu eta Deusturantz jaitsiko dira txistularien musika lagun dutela. Eguerdi partean, 12:30ak inguru Hegoalde taldearen eskutik erromeria egingo dute Done Petri plazan (San Pedro) eta bertan talde argazkia ere aterako dute.

Txosnak 13ak aldera zabalduko ditu bere ateak ikastolan eta jantokia 14:15ean prest izango da bazkaldu nahi duenarentzat. Ohikoa den bezala norberak bere jana eramango du eta ikastolak kafea jarriko du. Lehengo txandan umeek bazkalduko dute eta horren ostean gurasoek.

Bazkalostean ur gerra izango da patioan eta aurtengo nobedadea Euskalduna zubi azpiko dantzaldia izango da. Erdizka lauetan taldea gonbidatu dute haur zein nagusiak dantzan jartzeko.

GURASO ELKARTEAK PRESTATUTAKO EGITARAUA

10:00etan: Ikastolan bilduko gara eta, denok gaudenean, MENDI MARTXAri ekingo diogu. Berrizera iritsi eta han indarrak hartzeko hamaiketakoa egingo ditugu.(Bakoitzak ura eta bere hamaiketakoa eraman behar du)

12:30etan: San Pedro plazan, frontoi aldean, ERROMERIA HEGOALDE TALDEAREKIN ETA TALDE ARGAZKIA egingo dugu.

13:30ean: Ikastolan: guztientzako INDAR-BERRITZEA (txistorra, gazta, sagardoa, txakolina, freskagarriak…).

14:15ean: Ikastolako jantokian, LAGUNARTEKO BAZKARIA.
Lehenengo txanda haurrentzat (15:00ak arte);
Bigarren txanda helduentzat (15:00etatik aurrera).
Oharrak:

  • 15etan Ikastolako kanpoko ateak itxiko dira 16:30 ak arte
  • Bakoitzak bere janaria ekarri beharko du. Ikastolak kafea jarriko du.

16:30ean: Ikastolako ateak irekiko dira. Patioan: UR BORROKA*. (ORDU HAU BAINO LEHENAGO EZIN DA URA UR BORROKARAKO ERABILI. ESKERRIK ASKO).

18:30etan: Euskalduna zubi ondoan dantza-plaza ERDIZKA LAUETAN taldearekin.

IKASTOLAKO ATEAK IXTEA:

Segurtasun neurriagatik Ikastolako kanpoko ateak itxita egongo dira arratsaldeko 15:00etatik 16:30era arte, eta ez da inor sartuko.
Senitartekoen jaia da, beraz, une guztietan haurren ardura beraien sendiena izango da.
Bazkarira geratu nahi duten haur guztiek helduren baten ardurapean egon beharko dute, eta ezin dute beraien kontura etorri (DBHkoak izan ezik).

Ur-borroka hasi baino lehenago, kanpoko ateak berriro zabalduko dira, nahi duena sartzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: