prestaldizkaria

Pintxodromoa: Urdaiazpiko iberikoa tomate birrinduarekin (Goiri Eder)

In Uncategorized on Ekaina 5, 2013 at 11:46 am

GOIRI EDER  BAI P1060427

Deustuko Eraso kaleko 6. zenbakian dagoen Goiri Ederrera jo dugu. Orain dela urtebete hartu zuen Miguel Angelek taberna ezagun horren ardura. Urdaiazpikoa labanaz mozten abila da, eta bezeroen artean arrakasta handia duen errazioa aurkeztu digu.

Pintxoaren historia

Hainbat jatetxe eta hoteletan sukaldari ibili ondoren, bakarkako proiektua abiatu zuen iazko maiatzean Miguel Angelek: Goiri Eder jatetxe beteranoa berriz ireki zuen. “Deustuko dendetako produktu freskoak ardatz duen sukaldaritza tradizionala” eskaintzen du. Hala, etxean bezala jateko aukera dago egunero; lanegunetan 9,5€tan, eta asteburuan enkarguzko menuak ematen ditu. Gainera, ostegunero potea eta barrako edozein pintxo dasta daiteke 2 euroren truke.

Osagaiak: urdaiazpiko iberikoa, tomate birrindua, oliba olioa, baratxuri birrindua eta gatza.

Nola egin? Urdaiazpiko iberikoa mokadu gozo-gozoa da askorentzat, eta ukaezina da labanaz moztutako xerrek zapore berezia dutela. Abilezia, teknika eta esperientzia behar da urdaiazpikoaren onena lortzeko. Hamar urte daramatza Miguel Angelek egunero urdaiazpikoa mozten, eta bezeroek bere esku ona estimatzen dute. Hori horrela, astero zortzi kilo inguruko urdaiazpikoa zerbitzatzen du 100 gramoko erraziotan. Birrindutako tomate koilarakada batekin ogia busti, urdaiazpiko iberiko xafla bat gainean jarri eta gozatu! On egin dagizuela!

Pintxoa BAI 1060439

Zailtasun maila: erraza

Egiteko denbora: 5 minutu

Prezioa: 8€ (platerra)

Berezitasuna: kalitate handiko urdaizpikoa labanaz moztua

GOIRI EDER TABERNA-JATETXEA

Eraso, 6 DEUSTU – 94 475 74 98

Asteartetik igandera, eguerdiko 12etatik gaueko 12etara

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: