prestaldizkaria

Euskaldunak erromatarren menpe, baina nortasunari eutsiz

In Uncategorized on Ekaina 4, 2013 at 11:03 am

euskara-jendea

Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteak Euskara Jendea dokumental sorta ekoizten ari dira, euskararen eta euskal hiztunen komunitatearen historia erakusteko. Grabazio prozesu horretan, euskararen historiarako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsua egin dute.

Aurkikuntza Erromatar Inperioaren garaiko Caius Mocconious Verusen (Mocconio Vero) hilobi-inskripzioa da. Horretan, baskoien eta barduliarren 24 hiriren errolda egin zutela ikus daiteke.

Hilobi-inskripzioak euskararen historiarako duen garrantzia da, hain zuzen ere, Euskara Jendea dokumentaletako egileentzat garrantzitsuena. “Euskaldunok ere, beste herri ugari bezalaxe, mende horietan bakarturik egon ez zirela eta erromatarren mendean egon zirela frogatzen du”, esan dute arduradunek.

“Erromatarrak zazpi mendez izan ziren gure lurrean, eta zeharo kontrolatu zuten, baina badago diferentzia bat: euskaldunek hizkuntzari eutsi zioten; alboko beste hizkuntza asko, aldiz, latinak irentsi zituen. Eta hori da, hain zuzen ere, hilobi-inskripzioak iradokitzen duena: Menperatu egin zintuztegun baina zuek zuen hizkuntza mantendu zenuten, hiztun komunitate gisa jarraitu zenuten”, azaldu dute.

ITURRIA: EITB

INFO + EUSKARA JENDEA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: