prestaldizkaria

Liburuak baino gehiago

In Uncategorized on Ekaina 3, 2013 at 9:01 am

liburu IMG_5063

Deustualdeak bi udal liburutegi ditu, bat Deustun eta bestea San Inazion. Kale berean daude biak, Agirre lehendakariaren etorbide luzean, Deustukoa 42. zenbakian eta San Inaziokoa 170.ean. Biak ala biek informazioa, prestakuntza, eta aisi-aldi alorretan herritarrek dituzten beharrizanei erantzutea dute helburu.

Deustuko Bidarte liburutegia dituen azalera (600 m2), bilduma (ia 30.000 dokumentu, hauetatik 5.000 euskaraz), pertsonala eta zerbitzuak direla eta, barrutiko liburutegia da. Deustuko udaltegian dago, Bidarte etxearen 2. solairuan. Bertan “18 de julio” klinika egon zen, geroago Bidarte klinika izena izan zuena. Udalaren kultur ekipamendu moduan erabiltzeko egokitu zuten eraikina eta 1998an inauguratu zuten liburutegia. 2002an liburutegia handitzeko lanak egin ziren ume eta gaztetxoentzako gunea gehituz.

120 plaza eserita egoteko eskeintzen ditu Bidartek: 60 helduen atalean eta horrenbeste umeenean. Horietaz gain 12 leku ditu Internet kontsultatzeko ordenagailuekin, 8 helduentzako eta 4 umeentzako, eta 4 ekipo liburutegiaren katalogoaren kon-tsultarako.

liburu ikasten
Astean 6 egun dago zabalik. Egun daukan ordutegia hauxe da: 9:00etatik  20:30tara, astelehenetan (14:30-20:30) eta larunbatetan (10:00-14:00) izan ezik.

San Inazioko liburutegia sareko liburutegirik zaharrenetakoa da, 1966an inauguratu zuten eta. Hogei urte beranduago, 1986an, berriztatu egin zuten eta 1996an liburutegiaren azalera bikoiztu. Egun daukan bilduma 21.000 dokumentuz osatuta dago: liburu, CD, DVD, aldizkari, egunkari, komiki, etabarren artean. Bildumaren %22a euskarazko funtsek osatzen dute.
Liburutegi honek 94 plaza dauzka: 36 helduentzat, 22 umeentzat eta 36 ikasteko lekuak dira. Interneterako 2 ekipo eskeintzen ditu eta katalogoaren kontsultarako bat.

Auzo liburutegia izanik San Inazioko liburutegiaren ordutegia ez da Deustukoa bezain zabala, neguan goizez eta arratsaldez zabaltzen du ordutegi honekin: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 astelehenetik ostegunera eta 10:00-14:45 barikuetan.

Zerbitzuak
Sareko gainontzeko liburutegiek bezala eskaintzen dituzten zerbitzu nagusiak hauek dira: egunkari eta aldizkarien kontsulta (liburutegian bertan); liburuen irakurketa (bertan); liburu, CD, DVD eta beste eduki batzuen mailegua; kultur-jarduerak ume eta helduentzat; Internetera sarbidea duten ordenadoreak; Wifi guneak; etab.

Kontuan izan behar dugu gainera gaur egun zerbitzu batzuk erabiltzeko ez dela beharrezkoa liburutegietara joatea, Internetetik egin dezakegu, adibidez:

– Sare osoko katalogoaren kontsulta egin. Milioi bat pasa kontsulta jaso zituen iaz.
– Maileguak luzatu. Maileguan ditugun liburuak irakurtzeko egun gehiago behar baditugu, etxetik edo lanetik Interneten bidez epea luza dezakegu, modu erraz batean. 2012 urtean 56.000 izan ziren epea luzatutakoak sare osoan.
– Erosi diren azken liburu, CD eta DVDak zeintzuk diren ezagutu. Aplikazio bat erabiliz liburutegira heltzen azkenak izan direnak ezagutzeko.
– Interesatzen zaigun materiala liburutegiak eros dezan eskatu. Horretarako badago liburutegien webgunean betetzeko formularioa http://www.bilbao.net/bibliotecas.
– Bilboko Liburutegi Digitala kontsultatu. Baliabide elektroniko honen bidez digitalizatu diren funts zaharrak pantailan irakur ditzakegu.
– Eguneroko egunkari digitalen berriak pantailan kontsultatu.

liburu ordenag CIMG0276
Erabilera
22.000 dira Bilboko udal liburutegien sareko txartela dauzkaten Deustualdeko biztanleak, 15.000 Deustun eskatu zuten karneta eta 7.000 San Inazion eman zuten izena. Honek esan nahi du biztanlegoaren %46 bazkide dela Deustun eta %38 San Inazion. Bilboko auzoekin konparatuz Deustualdeko liburutegiak bataz-bestekoaren gainetik daude honako arlo hauetan:

Bisitaldiak hartzen baditugu kontuan, ia 100.000 pertsonak bisitatu zuten Deustuko liburutegia eta 40.000 San Inaziokoa 2012an.

Maileguen kasuan, 51.000 mailegu burutu ziren Deustun eta 28.000 San Inazion. Maileguen %80 liburuak izan ziren eta gainontzekoak CD, DVD eta dokumentu elektronikoak liburutegi bietan.

10.000 erabiltzailek erabili zituzten Internetera sarbidea daukaten ordenadoreak Deustun eta 2.000k San Inazion.

Kultur-jarduerak
Liburutegiek adin guztietako jendearengana heldu nahi dute, ume, gazte, heldu eta nagusiengana. Liburutegietara jendea erakartzeko eta irakurzaletasuna bultza-tzeko jarduera ezberdinak antolatzen dira: bisitaldiak, tailerrak, hitzaldiak, idazleekin topaketak, etab.

liburu ikus

Idazleekin Topaketak
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko maila guztietako ikasleentzat antolatutako programa da ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Ikasleak aurretik aukeratu eta irakurritako liburu bati buruz berba egiteko egilearekin liburutegian biltzen dira. Apirilean eta maiatzean Deustualdeko liburutegietan honako idazle hauen bisita izan dute: Julen Gabiria, Jon Arretxe, Karlos Santisteban, Arrate Egaña eta Jesus Mari Olaizolarena.

Ezagutu liburutegiak
LHko 1. mailako ikasleentzat antolatutako bisitaldiak dira, ordubetekoak. Bertan liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzu eta aukerei buruzko sarrera ematen zaie umeei, jarraian ipuin kontalari saioa dator, gero umeen ataleko liburuak ikusteko denbora izaten dute eta amaitzeko informazio gidak banatzen zaizkie. Aurten Deustualdeko liburutegietan honako taldeak izan dira edota laster izango dira: Deustuko eskola, Arangoiti eta San Inazio LHI, Salesianos, Intxixu eta Deustuko Ikastola.

Inma Olano, San Inazioko liburuzaina: “Liburutegiko erabiltzaileak oso fidelak dira”

1999 urtetik dihardu San Inazioko udal liburutegian lanean, “oso gustura”. Hartu-eman “beroari” esker, bere burua auzotartzat dauka.

Inma MG_6373

San Inazio auzoan “oso txertatuta” dago udal liburutegia Inma Olano liburutegi laguntzailearen arabera. Familiako kideak “elkarrekin etortzen dira”; umeek ipuinak aukeratzen dituzten bitartean gurasoek beste horrenbeste egiten dute liburuekin. Ikasleak ikastera eta wifia erabiltzera joaten dira. Gizonak, adinekoak oro har, goizero egunkariak irakurtzera: “Hutsik egin gabe”. Eta emakumeak, “pilo bat”, errekaduak egitera irtetean liburuak mailegatzera hurbil-tzen dira. “San Inazion emakume irakurzale asko dago. Astero edo astean behin baino gehiagotan liburu bila etortzen dira. Datozenak oso fidelak dira”, Inmaren esanetan. Gainera, ez dira literatur estilo bakarraren jarraitzaile; “gustu eta zaletasun abaniko zabala dute”.

Liburuen mailegua da liburutegiak ematen duen zerbitzu arrakastatsuena. Liburuen joan-etorrian gomendiorik ez da falta. “Bertako langileok liburu guztiak irakurrita ditugula pentsatzen dute askok, baina ez da horrela. Dena dela, gomendioak bi aldetakoak dira; guk erabiltzaileei egiten dizkiegunak eta haiek guri egiten dizkigutenak”.

Umeen Txokoa da erabiltzaile asko dituen beste zerbitzu bat. Arrakastaren arrakastaz txiki geratu da. Izan ere, San Inazio auzoan, une honetan, “ume piloa daude” eta “ume piloa datoz liburutegira”.

Idazleekin Topaketek eta kultur ekitaldiek ere zale asko izaten dituzte. Maiatzaren 27an, esaterako, Iruñeako GUS taldeak txotxongilo emanaldia eskainiko du liburutegian.

Ezagutu beharrekoak
Bada San Inazioko liburutegian komikien atal bat “itzezleko arrakasta izan duena”, baina ez auzoko gazteen artean. Bitxia den arren, Bilboko gazteak izan dira komiki bila urreratu direnak. Eta beste bitxikeria bat: alemanierazko eleberri sorta bat jaso dute dohaintzan. “Duela gutxi heldu da eta oso ezezaguna da erabiltzaileentzat”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: