prestaldizkaria

Kapitalismoaren aurrean, ideien kontrabandoaren alde egingo du Komite Internazionalistak

In Uncategorized on Ekaina 3, 2013 at 8:28 am

KOMITE JARDUNALDIAK

Gaurtik ekainaren 9ra kapitalismoaren aurrean, herrien arteko ideien kontrabandoa aztergai izango duten jardunaldiak antolatu ditu Komite Internazionalistak.

JARDUNALDIAK: Kapitalismoaren aurrean, herrien arteko ideien kontrabandoa

Gaur egun kapitalismoa kinka larrian dago. Bere baitan daraman krisia bizi gara egunero. Sistema sostengaezin honek, “ondo” funtzionatzen denean, mundu osoko 3.000 milioi pertsona miseria gorrian bizitzera kondenatzen ditu. Zapalkuntza eta pobrezia ezarri eta planeta ustiatzen duen sistema honek, kolokan jartzen gaitu behin eta berriro. Alternatibak sortzeko gai gara?

Nahiko zabaldua dagoen etsipen eta inpotentzia pertzepzioaren aurrean, hamaika lekutan munduan zehar, behin eta berriro eta milioika gizakik erakusten dute beste eredu bat posiblea dela sistema hau gainditzeko alternatiba ezberdinak sortuz.

Komite Internazionalistak erakundeak esperientzia batzuetara hurbiltzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu izenburu honekin: “Kapitalismoaren aurrean, herrien arteko ideien kontrabandoa”. Esparru bat erreflexio, formakuntza eta eztabaidarako sortzea dugu asmoa. Gai ezberdinei buruz entzun eta eztabaidatuko dugu: alternatiba sozioekonomikoak Euskal Herrian, langile-kontrola berreskuratutako fabriketan Venezuelan, lur- okupazioa Andaluzian, Kataluñako Kooperativa Integrala edo gaur egun ikusten ditugun duintasun adibideak Latinoamerikan, besteak beste.

Ekainaren 3tik 9ra gonbidatuta zaudete antolatu ditugun ekitaldi hauetan gurekin parte hartzera.

 

PROGRAMA

Ekainak 3, 19:30. Zirika! (Erronda, 12)
CRISIS EN EUSKAL HERRIA – Hizlaria: NEKANE JURADO

Ekainak 4, 19:30. Zirika! (Erronda, 12)
KATALUNIAKO KOOPERATIBA INTEGRALA – Hizlaria: GORKA PINILLOS. Mugimendu honen partaidea

Ekainak 5, 19:30. Zirika! (Erronda, 12)
FÁBRICAS BAJO CONTROL OBRERO – Bideo-konferentzia: DARIO AZZELLINI. Politólogo y documentalista

Ekainak 6, 19:30. Zirika! (Erronda, 12)
OCUPACIÓN DE FINCAS EN ANDALUCIA – Hizlaria: LOLA ÁLVAREZ (SAT). Portavoz de la ocupación de Somonte (Córdoba)

Ekainak 7, 19:30. Zirika! (Erronda, 12)
AMERICA LATINA: ¿UN MODELO PARA EUROPA DEL SUR? – Hizlaria: PABLO IGLESIAS. Politólogo, presentador de la “La Tuerka”

Ekainak 8, 14:00. Zirika! (Erronda, 12)
ELIKADURA BURUJABETZAri buruzko tailerra – EHNE Bizkaia sindikatuaren eskutik + HERRI BAZKARIA

Ekainak 8, 21:30. 7Katu gaztetxea
JAI KUBATARRA – Kontzertua: LA JODEDERA +  DJak: Dronki&Lites (sorteo, mojito, pintxos…)

Ekainak 9, 19:00. Zirika! (Erronda, 12) – ZINE FORUMA: “Tiempos Modernos” (1936. Charles Chaplin)

INFO + KOMITE INTERNAZIONALISTAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: