prestaldizkaria

Bilboko Udalak Bilbogunea egitea debekatu du

In Uncategorized on Ekaina 3, 2013 at 8:22 am

BILBOGUNE DEBEKATUTA pbn_5275_(min)

Bilboko eragile sozialei Bilbogunea (Kolektiboen gunea) kalean egiteko eskaera 24 orduko aurrerapenarekin debekatu die Udalak, interes publikokoa ez dela argudiatuta.

Hauxe da Bilboko eragile sozialen komunikatua Udalak Unamuno plaza erabiltzeko ezarritako debekuaren aurrean:

“Maiz ikusten ditugu banketxeek, alderdi politikoek eta bestelako negozio pribatuek burututako edo babestutako ekitaldi erraldoiek Bilboko plazak eta kale-zati handiak hartzen. Beste mundu baten aldeko apustua egiten dugunoi, ordea, trabak jartzen dizkigute egunero geure lana kalera ateratzeko. Segur aski, defendatzen duten munduak, multinazionalen eta bankuen munduak, desberdintasunak eta suntsipena eragiten dituen mundu horrek, ez duelako zer ikusirik geuk proposatzen dugun bidezko mundu duinarekin. Kaleen erabilera gero eta gehiago murrizten ari dira. Behin eta berriz salatu dugu udalak duela hilabete batzuk onartu zuen espazio publikoaren erabilpenaren araudia. Araudi horrek argi uzten zuen zein zen udalaren helburua: Bilboko biztanleak eta eragileak kaleetatik ateratzea. Boterea dutenen iritziz, negozio pribatuek etekinak lortzeko balio du kaleak, ez biztanleen ekimenak aurrera eramateko edo bizitzaz gozatzeko. Araudiari egin genizkion kritikei berriro ere arrazoia ematea baino ez da kolektiboen ekitaldi honen aurkako debekua.

Azkunaren eta bere gobernuaren kazikismoa salatu nahi dugu berriz ere, eta udal honen inposizioen aurrean kaleak berreskuratzera eta desobedientzia praktikatzeko deia egiten dugu. Gu geu, behintzat, ez gara isilik geratuko erabaki lotsagarri hauen aurrean”.

Bilboko eragile sozialak

INFO + BILBOGUNE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: