prestaldizkaria

La Cava etxeak ekainean bisitagarri egongo dira

In Uncategorized on Maiatza 28, 2013 at 8:21 am

LaCava_1

Ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren barruan, ekainean, Rafaela Ybarrarenak izan ziren eta La Cava etxeak izenez ezagutzen diren bi higiezinak bisitatu ahal izango dira. Angeles Custodios kongregazioari eman zitzaizkion.

Euskaraz eta gaztelaniaz izango diren bisitak asteartetik ostegunera egingo dira, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz. Plazak bihartik, maiatzaren 22tik, aurrera erreserbatu ahal izango dira.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Hiriko eraikin enblematikoetara egiten diren bisita gidatuen ekimena jarri zuen martxan hilaren hasieran. Ekimen hori, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren barruan sartzen da, eta aurtengo edizioan Hiriko hiru komentutan zentratuko da

Maiatzean Atxuriko Gizakundearen komentua izan da bere ateak jende guztiari zabaldu dizkiona, eta ekainean, La Cava etxeak izenez ezagutzen direnak bisitatu ahal izango dira. Rafaela Ybarra Vilallongaren (Bilbo, 1843-1900) familiaren etxebizitza izandako higiezinak  dohaintzan eman zitzaizkion Angeles Custodioseko kongregazioari 1927an, bere lanarekin jarrai zezaten.

Izan ere, Rafaela Ybarra  familia aberats eta katoliko batean jaio zen. Garaiko asistentzia gabeziak leuntzeko hainbat jarduera sozial sustatu zituen eta horien artean, Bilboko Maternidadearen sorrera bultzatu zuen.

Bisita horretan Cava etxe biek Deustun osatzen duten espazioa eta horiek inguratzen dituen lorategia ezagutuko ditugu. Ondoren, etxeetako bat ikusiko dugu, hain zuzen Rafaela Ybarra bere senarrarekin eta seme-alabekin bizi zen etxea. Cavako etxeak, Vilallonga eta Ybarra familiek eraiki eta 1869an okupatu zituzten etxe ia berdinak dira.

LaCava_3

Garai hartako estilo dotorean eraikitako higiezinetara egingo den bisita, atari zabaletik hasiko dugu. Atari hori egur ilunez estalita dago eta oso ederra den beirateak argiztatzen du. Beirate horrek lorategira ematen du mendiko aldetik. Bere jatorrizko altzariak kontserbatzen dituen Don Joseren (Rafaelaren senarraren) bulegora ailegatuko gara. Bere garaian batzarretarako eta ekitaldi sozialetarako erabiltzen zen egongela aretoa ikusiko dugu. Gaur egun urre –koloreko bi kontsola eta Luis XV estiloko aulkiak kontserbatzen ditu. Gainera, egongela – jangela, beiratedun kaperak, leihate zabalak… ere bisitatuko ditugu

LaCava_2

Ohikoa denez, bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astearteetan eta asteazkenetan 17:00etan eta 18:45ean; ostegunetan eta ostiraletan goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan, eta larunbatetan goizeko 10:00etan eta 11:45ean, datorren ekainaren 28ra arte. Bisitak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 25 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da erreserba egitea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz (goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara), bihartik aurrera.

Hiriko komentuetara egingo diren bisiten programari uda ostean ekingo zaio berriro, irailaren hasieran, Bilboko Novia Salcedo kalean dagoen Klaretar Kaputxinoen Kongregazioko Pilarreko Gure Amaren monasteriora egingo den bisitarekin.

Bilbao Izan

Bilbao Izan programa duela zortzi urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta interesa duten guztiei, hiriaren historia, ondarea, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten bilakaera eta eraikuntza ezagutarazteko. Asmo horrekin zenbait ekimen garatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak, honako programa hauen bitartez: “Bilbo, hil bakoitzean auzo bat”, “Botxoko mendi-mazelak deskubritzen” eta “Hamabi begirada Bilbori”.

Auzoetan antolatutako bisita gidatuen egitarauari jarraipena emanez, Kultura eta Hezkuntza Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta, ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan jarriz. Ekimen horren barruan, 2012an, Miguel de Unamunoren irudiarekin erlazionatutako Zazpi Kaleetako hainbat leku bisitatu ziren, bere heriotzaren 75. urteurrena zela eta. Guztira, 2.189 pertsonak hartu zuten parte bisita horietan.

BISITA GIDATUAK LA CAVA ETXEETARA

Ekainaren 1etik 28ra

Astearteetan eta asteazkenetan: 17:00etan eta 18:45ean

Ostegunetan eta ostiraletan: 10:00etan eta 18:00etan

Larunbatetan: 10:00etan eta 11:45ean

Erreserba zabalik maiatzaren 22tik aurrera: 94 401 00 10 (goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara).

www.bilbaoizan.net

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: