prestaldizkaria

PARE talde feministaren komunikatua Deustun emakume batek jasandako erasoaren aurrean

In Uncategorized on Maiatza 24, 2013 at 2:44 pm

PARE logoa

Emakumeen kontrako eraso berri bat izan da Deustun. Gizonezko batek gizarte hezitzailea bortxatu eta labankadaz zauritu zuen atzo arratsaldez. Zentrutik kaleratuko zuten berri eman zitzaionean gizonari, indarkeria matxistaz erantzun zuen. Dagoeneko atxilotu dute.

Pare Deustuko gazte talde feministak honako komunikatua argitaratu du atzoko erasoaren aurrean:

NAZKATUAK GAUDE!!!

Berriro ere emakumeen kontrako eraso bat egon da Deustu aldean. Atzo arratsaldean Emakume bat lan egiten zegoela bortxatua izan zen. Gizarte hezitzaileak zentrutik kaleratuko zutenaren berri eman zaionean erasotzaileari, honek indarkeria matxistaz erantzun zuen.

Eraso hauek ez dira zerbait isolatua, ez da emakume bakar bati gertatzen zaiona ezta momentu puntual batean ematen den erasoa. Hau arazo estruktural bat da, emakume guztiok emakume izateagatik eta gizarte patriarkal honetan bizitzeagatik pairatzen duguna da. Emakumeok lan eremuan ere prekarietatea eta kapitalismoaren ondorioak pairatzen ditugu era bortitzean. Krisiak emakume izena du!

Pare Deustuko Gazte Talde Feministak emakumeon kontrako eraso berri hau salatu nahi du. Azken aldi honetan Euskal Herrian eta Deustun eraso sexistak areagotzen ari dira, atzo bertan Laudion emakume gazte bat erail zuen bere bikotekideak.

Honen aurrean Pare eta mugimendu feministak ez dira isilduko. Eraso eta indarkeria sexistei aurre egiteko eta patriarkatua suntsitzeko, autodefentsa feminista da gure bidea.

Lantokiak ere gureak direlako , ez gaituzte kikilduko. Erasotzaileei aurre egingo diegu! Beraiekin bukatuko dugu! BORTXATZAILEAK SUTARA!

ERASORIK EZ, ERANTZUN GABE!

PARE Deustuko gazte talde feminista

GAUR, OSTIRALA hilak 24, 18:30ean San Pedro plazan ELKARRETARATZEA deitu du PAREk “Erasorik ez, erantzunik gabe” lelopean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: