prestaldizkaria

Osakidetzako profesional eta zerbitzu elebidunak identifikatzeko “Euskaraz bai sano” ekimena martxan da Bilboaldean

In Uncategorized on Maiatza 20, 2013 at 8:02 am

Osakidetzako euskara planean aurrera egin nahian, iazko urte amaieran abiatu zen profesional eta zerbitzu elebidunak identifikatzeko programaren baitan, “Euskaraz bai sano” goiburupeko sentsibilizazio kanpaina garatzen dihardute Osakidetzako osasun zentroek.

Edozein osasun zentrotara zein ospitaletara joanda ere, lehenengo begi kolpean ikusiko ditugu paziente eta erabiltzaileok, euskaraz komunikatzera animatu nahi gaituzten kartelak, ikurrak, triptikoak zein profesional elebidunak pin eta etiketa identifikagarriak jarrita, beraiekin euskaraz egiteko, hala nahi izanez gero.

Osakidetzako Bilbo eskualdean, sentsibilizazio-kanpainaren barruan, ekimen berritzaile eta parte-hartzailea ere egin dute: bideoa grabatu dute profesionalek, lankideei proiektura hurbil daitezen gonbidatzeko.

Hiru bat minutu dirauen bideoan, Osakidetzako edozein osasun zentrotan, eguneroko jardunean eman ohi diren hizkuntza-egoerak grabatu dira. Pazienteek, erabiltzaileek eta profesionalek hori ikusita, euskaraz egin dezaten sustatu nahi da, hau da, herritarrak eta profesionalak eurak ere aktibatzea. Ezagunak diren profesionalak identifikatuta eta eguneroko lan-jardunari lotutako komunikazio-egoera errazak ikusita, bidea erraztu nahi zaie.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: