prestaldizkaria

“Barrura begiratzeko leihoak” filma gaur Kabia elkartean ikusgai

In Uncategorized on Maiatza 16, 2013 at 8:20 am

kabia-barrura-begiratzeko-5_1608311931_n

Euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da “Barrura begiratzeko leihoak”, bost istorio labur independentek osatua. Bost zuzendari ezberdinek hartu dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

ZERGATIK FILM HAU?

Gaur egun ia 800 euskal preso politiko daude kartzeletan gatazka politikoarekin lotutako arrazoiengatik. Azken 50 urteetako historia egiten badugu, ostera, zenbakiak are ikusgarriagoak dira: 55.000 lagun espetxeratu dituzte doi-doi hiru milioira heltzen den herri batean. Asko torturatuak izan dira, bakartuak, urrunduak, sakabanatuak, espetxeko baldintza gogorrenetara kondenatuak, behin eta berriz umiliatuak… “Gerra” baten erdian gatibu, trukerako txanpon.

Eguneroko errealitatea mingotsa den arren, preso politikoak ezezagunak dira, diskurtso handien azpian estalita daudelako. Izan ere, hiru diskurtso handi nagusitzen dira gizartean: “heroien aldeko apologia”, “hiltzaileen kontrako apologia” eta Giza Eskubideei dagokiena. Film honek beste modu batean heltzen dio gaiari, eta epika guztien azpitik (edo gainetik) kokatu nahi da. Guretzako, presoak ideal baten alde borrokatu diren pertsona normalak dira, gu bezalakoak.

Maiatzak 16 osteguna: San Inazioko Kabia Kultur Elkargunean (Orixe, 48) 20:00etan.

INFO + SANI TA IBARREKO HERRI BILGUNEA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: