prestaldizkaria

Ongietorria egin zioten bart Eider Zuriarraini Deustun

In Uncategorized on Maiatza 8, 2013 at 6:57 am

eiderongietorria

Goizaldeko 1:00etan heldu da  Eider Zuriarrain  Deustura eta harrera beroa egin diote auzokide eta lagunek. Txaloak, bertsoak eta agurra eskaini dizkiote.

Epailearen aurrean astelehen arratsaldean deklaratu ostean, behin-behinean aske utzi du Audientzia Nazionalak  Zuriarrain 20.000 euroko fidantza ordaindu ostean.

Sondikan, lanetik irtetean atxilotu zuen Ertzaintzak Zuriarrain joan den ostiralean, maiatzak 3. Zaballako kartzelan asteburua eman eta gero, astelehenean Madrilera eraman zuten. Atzo arratsaldean deklaratu zuen Audientzia Nazionalean. Gaur eman da jakitera Zuriarrain behin-behinean aske utziko dutela bere abokatuek aurkeztekoa duten errekurtsoaren epaia publiko egin bitartean.

Deustuarren babesa

Astelehen arratsaldean, Deustuko kaleetan 100 lagun inguru elkartu ziren Eider Zuriarrainen askatasuna eskatzeko “Gerra estrategiari stop” goiburupean. (Argazkiak Brankan).

Joan den apirilean zazpi urte eta sei hileko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Zuriarraini erakunde armatuko kideei laguntza emateagatik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: