prestaldizkaria

Lau grebalari gazteren absoluzioa eskatu dute gaur Deustun

In Uncategorized on Maiatza 7, 2013 at 3:09 pm

Grebalariak Aske! Maiatzak 7_50835526_n

Bilboko hainbat lagunek ‘Grebalariak aske!’ plataforma sortu dute 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean izandako istiluen harira auzipetutako lau gazteri elkartasuna helarazi eta haien absoluzioa lortzeko.

Fiskalak 14na urteko espetxe zigor eskaera egin du Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandezentzat. Atxilotu zutenean adin txikikoa zen Irantzu Yaldebererentzat, berriz, 18 hilabetez gizarte-lanak egitea. Bi ertzaini zauriak eragitea leporatzen die.

Lau gazte horien aurkako auzia poliziaren “muntaia” batean oinarritua dagoela uste dute plataformako kideek. Haien auzoetako mugimendu sozialetan egiten duten lanagatik atxilotu zituztela gaineratu dute, eta salatu dute, zigor eskaera egiteko, fiskala Ertzaintzak emandako bertsioan oinarritu dela soilik, gazteek istiluetan parte hartu zutena egiaztatzen duen inolako frogarik aurkeztu gabe. Gaur aurkeztu duten manifestuari atxikimenduak biltzeko kanpaina bat abiarazi dute.

Zigor eskaerak:

  • Aitor Fernandez: 14 urte eta 5 hilabeteko espetxealdia
  • Urtzi Martinez: 13 urte eta 11 hilabeteko espetxealdia
  • Jon Telletxea: 13 urte eta 11 hilabeteko espetxealdia
  • Irantzu Yaldebere: 18 hilebetez gizarte lanak egitea

Iturria: TOPATU

Bideoa: BRANKA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: