prestaldizkaria

Grebalariak Aske! plataforma sare sozialetan aurkeztu da; jendaurrean maiatzaren 7an

In Uncategorized on Maiatza 3, 2013 at 7:36 am

Grebalariak Aske! plataforma_maiatzaren 1ean

Hurrengo asteleheneko prentsaurrekoa asteartera atzeratu da. Beraz, maiatzaren 7an 11:00etan Euskalduna zubiko eskaileretan aurkeztuko da jendaurrean Grebalariak Aske! plataforma. M29ko grebako istiluen harira 42 urteko zigor eskaera jaso duten hiru gazteri babesa ematea du helburu plataformak.

Maiatzaren 1ean Grebalariak Aske! plataformak elkarretaratzea burutu zuen Plaza Biribilean “Muntaia polizialik ez, grebalariak aske!” zioen parkata buru zutela. Deustuar ugarik parte hartu zuten kontzentrazioan kamiseta gorria jantzita. Kolore gorria hautatu dute plataformako kideek M29ko grebako istiluen harira 42 urteko zigor eskaera jaso duten hiru gazteri babesa emateko.

Maiatzaren 13an (astelehena), arratsaldeko 20:00etan asanblada irekia egingo da Done Petri plazan, Deustuko Greba Asanbladak deituta. Bi gai jorratuko dira:
– Maiatzaren 30eko Greba Orokorraren kontestualizazioa, arrazoiak, helburuak…
– Grebaren lanketa Deustun

Grebalariak Aske! herri plataformak badu jada Facebook eta Twitter sare sozialetan presentzia:

https://www.facebook.com/GrebalariakAske

 

INFO + BRANKA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: