prestaldizkaria

Grebalariak Aske! plataforma maiatzaren 6an aurkeztuko da Deustun

In Uncategorized on Apirila 30, 2013 at 10:46 am

Labur Kontzentrazioa _366127976_o

M29ko grebako istiluengatik Deustuko bi gazterentzat fiskaltzak hamalauna urteko zigorra eskatu dutela eta, Grebalariak Aske! plataforma eratzea erabaki du Deustuko Greba Asanbladak.

Joan den astean batzar irekia egin zuen Deustuko Greba Asanbladak  auziperatuen defentsarako kanpaina diseinatzeko. Batzarrean Deustuko, Erriberako, Arangoitiko eta Indautxuko hainbat pertsonak eta elkartek parte hartu zuten. Bertan kanpainaren lehen urratsak adostu zituten. Honakoak:

-Grebalariak Aske! plataforma sortzea.

-Manifestu bat idaztea, konpromiso zehatzekin, eta atxikimenduak biltzen hastea.

-Kanpainarako bitarteko bereziak sortzea (leloa –Grebalariak aske!-, ahal den leku guztietara eramateko pankarta bat, elastikoak…).

-Maiatzaren lehenean pankartarekin jartzea Plaza Biribilean, sindikatu gehienen manifestazioak bertatik pasatuko baitira, eta informazio-orri bat banatuko dute. 11:30ean iturrian jarri dute hitzordua (elastiko gorria eraman jantzita, hori izango baita kanpainaren kolorea).

-Maiatzaren 6an (astelehena), goizeko 11:00etan, prentsaurrekoa emango dute Euskalduna Zubiko eskaileretan, kasua salatzeko eta plataforma aurkezteko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: