prestaldizkaria

Ikasgeletan wifi sareek sor ditzaketen kalteak mintzagai Ibarrekolandako institutuan

In Uncategorized on Apirila 25, 2013 at 4:29 pm

Wifi Ibarrekolanda

Ibarrekolandako Institutuko Guraso Elkartea arduratuta dago ikastetxeko wifi sareek beren seme-alabengan sor ditzaketen kalteengatik. Gaia jorratzeko hitzaldia antolatu dute maiatzaren 2an, Ibarrekolandako institutuko guraso eta irakasleentzat bereziki.

Magda Havas doktoreak adierazi du “ikastetxeetatik hurbil telefoniako antenarik nahi ez badugu, ezin dugu onartu ikasgelen barruan wifirako antenak sar ditzaten”. Europako Batzordeak ere luzatu du gomendioa mikrouhinak igortzen dituzten gailuek txikitatik, luzaroan eta mugarik gabe erabiltzeak sor ditzakeen kalteen inguruan.

Europako Batzordearen 8.3 Gomendioa (1815 Ebazpena, 2011ko maiatzaren 27koa): “Osasun-, Ingurugiro- eta Hezkuntza ministerioetatik informazio-kanpainak abiaraztea, irakasle, guraso eta haurrei jakinarazteko zer nolako arriskuak dituen sakelako telefonoak eta, oro har, mikrouhinak igortzen dituzten gailuak txikitatik, luzaroan eta mugarik gabe erabiltzeak”. “Kable bidezko Interneterako sarbidea lehenestea, umeek erabili behar dutenean, oro har, eta, bereziki, ikastetxe eta ikasgeletan,eta arautegi zorrotzak jartzea umeek ikastetxeetan sakelako telefonoak erabiltzearen gainean.

(http://www.covace.org/subcategorias.php?lang=es&ss=262).

ESKOLA KOMUNITATEARENTZAKO HITZALDIA

GAIA: WIFI sistemak ikasgeletan eta mikrouhinen problematika orokorrean (eskuko telefonoak, e. a.)

ANTOLATZAILEA: Ibarrekolandako Institutuko Guraso Elkartea

NORENTZAT: Guraso eta irakasleentzat bereziki

HIZLARIAK: Irune Ruiz ( COVACEko partaidea), Soledad Perez Valverde eta Alicia Solavera (Laudioko Lateorro Eskolako amak)

NON: Ibarrekolandako BHI Institutuan (Arbolagane 2)

EGUNA: maiatzaren 2an

ORDUA: 18:30ean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: