prestaldizkaria

Ertzaintzak ARGIAko kide bati emandako tratua gaitzetsi du Euskal Kazetarien Elkarteak

In Uncategorized on Apirila 22, 2013 at 3:11 pm

Lander Arbelaitz kazetaraia_330654828_n

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) agiria plazaratu du, joan den ostiralean Donostiako Bulebarrean ertzainek Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariari eraso egin izanaren inguruan.

Apirilaren 19an, ostirala, Donostian izandako kontzentrazio batean, Ertzaintzako hainbat kidek Lander Arbelaitz Argiako kazetariaren kontra egin zuten honek bere burua kazetari moduan identifikatu arren. Argitalpenak helarazitako bideoan ikus daitekeenez, agenteek lurrera botatzen dute eta, nahiz eta kazetaria dela oihukatzen duen, kolpeka eta bultzadaka eramaten dute beste komunikabideetako kideak zeuden musika kiosko bateraino.

EKEk, lehen-lehenik, erasoak jasan dituen kideari bere elkartasuna erakutsi nahi dio; eta, bigarrenik, bere sumintzea eta kezka adierazi nahi du euskal poliziak izandako jokabideagatik, kazetariak bere akreditazioa erakusten baitu, eta begi-bistan dago, grabatzen ari den tramankuluarekin batera.

Prentsa profesionalentzako gune bat mugatzearen erabakiari dagokionez, EKEk gogoratzen du, bai Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eta baita gizarteari orokorrean, honelako erabaki bat soilik justifikatuta dagoela kazetariek poliziaren lana ez eragozteko edota beraien burua arriskuan ez jartzeko. Baldintza hauek nekez ematen dira kontzentrazio baketsuetan.

Ez da lekuko deserosorik saihestu behar kamarak eta erreportariak poliziaren parte-hartze tokietatik urrunduz. Gizarte demokratiko batean, kazetariek askatasun osoz mugitzeko eskubidea izan behar dute herritartasunaren informazioren eskubidea bermatu ahal izateko.

 

Euskal Herrian, 2013ko apirilaren 22an

 

EKE Euskal Herriko erakunde profesionalik garrantzitsuena da eta Espainiako Kazietarien Elkarteen Federazioan (FAPE) barneratuta dago.

Federazio honek kazetariak identifikatzen dituzten txalekoak ditu, hauen helburua, honelako ekintzak ekiditea delarik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: