prestaldizkaria

Bertsolari belaunaldi berria bilduko du Santutxuk

In Uncategorized on Apirila 19, 2013 at 11:06 am

Udaberriko bertso-saioak

Programazioa luxuzkoa izango da. Bertan izango dira egungo Bizkaiko eta Iparraldeko txapeldunak, Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus, eta Andoni Egaña bezalako bertsolari beteranoak, bertsolari gazte belaunaldi berriarekin batera.

Aurtengo edizioa larunbat honetan, MAIATZAREN 4an, inauguratuko da. Julio Soto bertsolari nafar gaztea Jon Maiarekin, Unai Iturriagarekin eta Miren Amurizarekin arituko da. Topaketa, ohikoa denez, eguerdiko 13.00etan izango da, Karmelo plazan.

MAIATZAREN 11ko hitzorduan Egungo Bizkaiko eta Iparraldeko txapeldunak, Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus, Odei Barrosorekin eta Uxue Alberdirekin arituko dira. Aire zabaleko azken saioa MAIATZAREN 18an izango da, aurrekoak bezala, eguerdiko 13.00etan, Karmelo plazan. Oraingo honetan, Andoni Egaña bertsolari beteranoa, Fredi Paia, Bizkaiko azken txapelketan 3. sailkatu zena eta Jone Uria eta Alaia Martin neska gazteak izango ditugu bertsotan.

MUSIKA ETA BERTSOAK

Aurreko edizioetan bezala, Karmelo plazan eskainiko diren hiru bertso saioez gain, programazioaren barruan, Begoñako Udaltegian eskainiko den emanaldi berezia jasotzen da, bertsolaritza beste arte modalitate batzuekin uztartuz. Oraingo honetan, eta berrikuntza gisa, duela denbora gutxi sortu den “Bat-Batean” ikuskizuna izango dugu. Bertan, Oskar Estangak, Jon Martinek, Aimar Karrikak, Migel Mari Elosegik eta Etxaun Lekuek, bertsoak eta mundu osoko musikak, samba, sona edo tangoa, adibidez, batzen dituen ikuskizuna proposatzen digute, biekin gozatzeko. Saio hori MAIATZAREN 23an izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta sarrera librea izango da.

Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzeaz gain, “Udaberriko Bertso Saioak” programak euskaltzaleen arteko topaleku bilakatu nahi du eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak gure Hirian burutzen duen lana bultzatu nahi du.

EGITARAUA

LARUNBATA, MAIATZAK 4

Miren Amuriza

Jon Maia

Unai Iturriaga

Julio Soto

LARUNBATA, MAIATZAK 11

Arkaitz Estiballes

Amets Arzallus

Odei Barroso

Uxue Alberdi

LARUNBATA, MAIATZAK 18

Andoni Egaña

Fredi Paia

Jone Uria

Alaia Martin

“Udaberriko Bertso Saioak” maiatzeko hiru larunbatetan (4, 11 eta 18) ospatuko da, EGUERDIKO 13:00etatik aurrera, Karmelo Plazan. Gaiak Santutxuko Bertso Eskolak jarriko ditu.

OSTEGUNA, MAIATZAK 23

“Bat-Batean”  munduko musikekin bertsotan

19:30etan. Begoñako Udaltegia.

Sarrera librea aretoko leku guztiak bete arte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: