prestaldizkaria

Folklore eta euskal dantzen alde eginiko lanagatik omenaldia jasoko du Iñaki Irigoienek

In Uncategorized on Apirila 8, 2013 at 9:11 am

IÑAKI IRIGOIEN OMENALDIA

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak omenaldia egingo dio Iñaki Irigoien dantzari eta ikerlari lekeitiar-deustuarrari larunbat honetan.

Iñaki Irigoien Etxebarria (Bilbo, 1935) folklore arloa eta, zehatzago, euskal dantza protagonistatzat duen ekitaldi edo gertaera orotan ezinbestean aipatu beharreko pertsonaia txit ospetsua da. Haren bizitza, haren garaia, haren zaletasuna eta haren maite-garra beti egon izan dira alor honekin loturik; hain zuzen ere, 1952. urtean hasi zen arlo hori gogotik lantzen, Dindirri Dantza Taldean dantzari modura sartu zenetik aurrera alegia. Agertokian protagonista izatetik irakasle izatera pasatu zen; geroago, antolatzaile eta talde-buru ere izan zen, eta ondorik, ikertzaile langin adoretsu bilakatu zen, euskal kulturarekin loturik dagoen proiektu orotan lankide sutsu jarduki.

Dantzari zion maitasunak eta euskal kulturari doakion unibertsoa (Euskal Herriaren kultura arloa) ulertzeko modu argiak Euskal Dantzarien Biltzarra (Baiona, 1966) sortzen esku hartzera eroan zuten, garai neketsu eta latz haien hastapen-hastapenetatik, eta bai Iruñean (1978an) eta Bilbon (1979an) lehenengo Dantzari Egunak antolatzera ere. Erabateko konpromiso horren ondorioz, arestion aipatu dugun Elkartearen buru egin zuten; burutzan jardun zuen aldi zeharo oparo horretan, dantza-taldeei azpiegitura fisikoak eta ekonomikoak zuzkitu zitzaizkien, eta erakunde-presentzia ere gauzatu zen. Horiez gainera, taldeen arteko koordinazioa sustatu zen, bai eta Euskal Herriko dantzen, tradizioen eta ohituren hedapena eta ikerkuntza bultzatu ere.

Azken aldi honetan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean gogotsu jardunik, berak lagundu baitzuen Biltzar hau 1983. urtean sortzen, Iñaki Irigoien protagonista aitzindaria izan da beti, gaur egun desagertuta dauden antzinako dantza tradizional batzuk berreskuratu eta taxutuz, Bizkaiko folklorearekin loturik dauden zenbait alderdi arlo historikoan dokumentatuz eta dantzaren alorrean espezializaturik dagoen mediateka ugariaren sorkuntza bultzatuz; hain zuzen ere, mediateka horretan euskal dantzei buruzko 70 argitalpen baino gehiago kontsulta ditzakegu.

 

IÑAKI IRIGOIEN ETXEBARRIAri

Omenaldia apirilaren 13an eguerdiko 12etan

Bilboko Euskal Museoko klaustroan

INFO + BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: