prestaldizkaria

BERRIAk 10 urte: 32 ekitaldi eta jai handia antolatu dituzte

In Uncategorized on Apirila 8, 2013 at 8:53 am

Berriak 10 urte

BERRIA egunkariak 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. “Hamarnaka kontatzekoak gara” lelopean 32 kultur ekitaldi antolatu dituzte datozen hiru hilabeteetan, urteurrena ospatzeko. Apirilaren 12an hasi eta ekainaren 15a bitartean egingo dituzte ekitaldiok. Amaiera festa ekainaren 22an izango da, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

BERRIAk hamar urte egingo ditu eta ospatu egin nahi du. Ospatu nahi du bertako langileekin, kolaboratzaileekin, irakurleekin BERRIAlagunekin, proiektua bideragarri izan dadin dirua jartzen dutenekin… Guztiei eskerrak eman nahi dizkie, haiekin egon nahi du, eta aurrera egiteko haien sostengua behar duela esan nahi die.

32 kultur ekitaldi antolatu dira; denek eskema bera izango dute: Zertan ari da BERRIA? aurkezpena, BERRIAk hamar urte bideoa eta kultur ekitaldia. Estraineko ekitaldia Errenterian egingo dute, apirilaren 12an. Egun horretan estreinatuko da Metrokoadroka sormen laborategiak BERRIAren hamargarren urteurrenerako enkarguz prestatu duen antzezlana: Zertarako hegoak.

Bilboko kultur ekitaldiak

Apirilak 27: Bazkaria, Hor Dago! Abante konpartsak 20 urte, BERRIAk 10 urte

Maiatzak 23: Igelaren banda

INFO + BERRIA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: