prestaldizkaria

Inkesta: Fidatzen zara jangarrien etiketetako informazioaz?

In Uncategorized on Apirila 3, 2013 at 9:28 am

Inkesta

Hona hemen gure inkestako galdera eta erantzunak. Fidatzen zara jangarrien etiketetako informazioaz? Zergatik?

 Sheila Bengoa

Bai, betidanik fidatu naiz. Baina zaldien haragiarena ikusita hemendik aurrera kontu handiz ibiliko naiz.

Izar Usobiaga

Zaldiaren haragiarena agertu zenetik ez naiz hainbeste fidatzen produktuen etiketetan. Albistea agertu zenetik etiketa guztiak begiratzen ditut.

Teresa Agirreazaldegi

Bai, jangarrien etiketetako informazioaz fidatzen naiz. Baina okela eta arraina ez ditut supermerkatuan erosten, merkatuan erosten ditut, hemengo baserritarrei.

Ekaitz Ikazuriaga

Nik pertsonalki, ez ditut ia begiratzen jangarrien etiketak. Burura etortzen zait Eroskik izandako arazoa zaldi haragiarekin. Entzun dudanaren arabera, haragia ez da hain txarra, baina ez lukete gezurrik esan behar.

Alejandro Lopez

Egia esanda, ez naiz asko fijatzen etiketetan. Batzuetan jartzen duena irakurtzen dut, baina normalean ez.

Jesus Perez Dasilva

Egia da zaldiaren haragiarena asko entzun dela egun hauetan, baina hala ere etiketak jartzen duenaz fidatzen jarraituko naiz.

Inkesta: Itziar Fernandez

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: