prestaldizkaria

Deustu eta India arteko elkartasun kilometroak

In Uncategorized on Apirila 3, 2013 at 7:05 am

Bizikletak

Deustuko Botikazar institutua eta Vicente Ferrer Fundazioa (VFF) aspaldi dabiltza elkarlanean. Indiako neskak eskolara joateko bizikletak erosi dituzte, eskola bat eraikitzen hasi dira, eta ‘Yo no monté en ricksaw’ izenburuko liburua argitaratu dute.

Aurton Botikazar DBHko ikastetxeak jaso du ‘Iparra-Hegoa’ saria. Ikastetxe batek abian jarritako elkartasun egitasmoa aitortzen du urtero Bilboko Udalak eta, bosgarren ediziokoa Deustuko institutu publikoari egokitu zaio.

Indian hamaika proiektu martxan dituen Vicente Ferrer Fundazioarekin (VFF) elkarlanean dabil ikastetxea. Koldo Lekunberri ikasketa buruak azaldu digunez, ekonomia mintegi baten harira ezagutu zuten fundazioaren lana. “Orain dela sei bat urte, garapen jasangarria eta bidezko merkataritzaren inguruan hainbat saio egin genuen. Handik aurrera, zenbait erakunderekin lanean eta harremanetan egon ginen, baina ez genuen ikusten lotura zuzena gurea bezalakoa institutu publiko eta laiko batekin, VFF fundazioa ezagutu genuen arte. Euren planteamenduak irakaskuntzan eta hezkuntzan bat zetozen gure idiosinkrasiarekin”.

Ordutik Botikazarreko ikasleek eta irakasleek “elkartasuna elkartasunez eraikitzen” hasi ziren “gogo ikaragarriz”. Jolastorduetan tortilla pintxoak, bizkotxoak eta hainbat gauza saldu eta lortutako diruarekin hamazazpi bizikleta erosteko diru nahikoa bildu zuten. Indiako neskatilei eskolara joateko bizikletak ematea zen egitasmoaren helburua eta lortu ez ezik, bidaia antolatu zuten Asiako herrialdera. Selektibitateko azterketak egin ondoren, 20 ikasle, bi irakasle eta bi boluntario Indiara joan ziren euren elkarlanaren emaitza bertatik bertara ikustera. Horrela, neskek eskolaratzeko “hamaika oztopo” dituztela baieztatu zuten, eta Indiako “hezkuntza-sistema egunsentian” dagoela. “Indian beheko kastakoa bazara txarto, emakumea bazara are txarragoa eta gainera, gaztea bazara edota diskapazitate bat badute… emakumearen egoera hobetzeko bidean dago baina asko falta du, asko”, esan digu Koldok.

Egutegiak eta liburuak salgai

Deustuko institutuak Indiarekin duen konpromisoa sendoa denez, elkarlana ez da eten. Hori horrela, Indiarako bidaian ateratako argazkiekin egutegiak egin eta 2.000 saldu zituzten Gabonetan. “8.500 euro inguru batu genuen, diru horrekin eskola berri bat eraikitzen ari dira Indian dagoeneko”, azaldu digu Koldok. Horrez gain, Indian izan zen ikastetxeko taldeak VFF- ak Annantapurren dituen hogei bat proiektu bisitatzeko aukera izan zuen. Ikasleek egitasmo bakoitzaren nondik norakoak eta horren gaineko iritziak idatzi zituzten. Testu horiek guztiak Yo no monté en ricksaw izenburuko liburuan bildu zituzten, eta institutuak argitara atera eta salgai du. Oraindik ez dute erabaki zein proiektura bideratuko duten bildutako dirua, baina argi dute “hezkuntza-irakaskuntzarekin edo emakumearekin lotuta” egongo dela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: