prestaldizkaria

Pintxodromoa: “Tomate eta txangurru txupitoa” (Bordatxo)

In Uncategorized on Apirila 2, 2013 at 10:14 am

PINTXOA1

Ramon y Cajal kaleko 24. zenbakian dagoen Bordatxora jo dugu oraingoan. Egunero pintxo erakargarriz beteta dagoen barraren aurrean, beraien pintxo deigarrienetako bat zelan egiten den azaldu digute.

Pintxoaren historia

Pintxo hau Deustuko tomatedun pintxoen erakusketarako egin zuten 2011n. Bai pintxo moduan bai aperitibo legez, aurkezpen honetan daukagu ondo geratzeko bide ziur eta erraza. Kasu guztietan garran­tzia handikoa da aurkezpena. “Geroxeago aipatuko dugunez, be­rakatz ernamuin eta ogiarekin apaindu eta bolumena emango diogu. Lehenengo begiradan erakargarria izateko”, Gorka Ganboak dioenez.

Bordatxo beraiek_1

Osagaiak

Tomatea

Gazta

Txangurrua

Berakatza

Grissini makilatxoak

Nola egin?

Lan gutxiko (aldez aurretik txan­gurrua eginda badugu) eta etekin handiko plateretan, beti egingo diegu kasu detaile txikiei. Ontzi edo edalontzi apaindua, koilara txikia eta tamaina egokiko platera eta eskuzapi koloretsua txikia eta bat datorrena.

Tomate fresko birrinduaren gai­nean, gazta suabe eta krematsu bat (Mascarpone gazta, adibidez) irabiatu eta arindua jarriko da, ostean txangurrua jartzeko, berakatz kimuekin lagunduko dugu, eta amaitzeko, grissinni makilatxoarekin.

Zentzumen organoleptikoetan, tomate eta gazta nahasketak gozatuko digu produktua, txan­gurruaren indarra motelduz, eta berakatz kimuak apainketaren ikuspuntuaz gain.

Zailtasun maila: ertaina

Egiteko denbora: ordu erdi

Prezioa/Errazioa: 1,50€

Berezitasuna: C eta D bitaminak eta Omega koipea dauzka pintxoak

BORDATXO JATETXEA

Ramon y Cajal, 24 – DEUSTU

Tel. 94 447 45 00

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: