prestaldizkaria

Aktoreak aurrez aurre taula gainean

In Uncategorized on Martxoa 27, 2013 at 7:53 am

MENTIRAS 001

Galder Perez eta Lander Otaola aktoreek gaur, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean (martxoak 27), estreinatuko dute ‘Vamos a contar mentiras toda la vida’ antzezlana Pabiloi 6 aretoan.

Bi aktore taula gainean, bata antzerki aktorea eta bestea telebista aktorea. Antzokian topo egiten dute eta elkarrekin eszenatokira salto egiten dute, aktoreen kontuak kontatzeko asmoz. Eszenatokian bi aulki, maleta eta jantzien esekilekua. Arin batean konturatuko dira zerk batzen dituen; aktoreen egoak, eta ergelkeriak. Aktore bat taula gainean ezinbestekoa bada, laster konturatuko dira bi behar-beharrezkoak direla.

Krisi garaietan antzerkian ere bide berriak asmatu behar dira eta oraingoan Galder Perez eta Lander Otaola aktoreak biluztu nahi  izan dira. Eszenografia sinplearen atzean aktore biren lana aurkitzen dugu, aktoreak aurrez aurre euren ofizioaz berba egiten erritmoz beteriko komedian. “Komeria zoroa da, aktore ofizioaren inguruan berba egiten dugu, gure buruaz barre eginez, erritmo handiz, dantzan, kantuan, baina testuak badu beste hausnarketa  asko, hasiera dibertigarria izango da, baina istorioa aurrera doan heinean drama kutsua hartuz joango da. Irribarrea galdu barik”, kontatu digu Galde Perezek.

Obrak Galder Perez eta Lander Otaolan ibilbide profesionalaz berba egiten digu. Lehenengoa antzerki aktorea dugu, Gilkitxaro antzerki taldean hasia eta antzerki profesionalean azken urteetan hezia. Lander Otaola ezagunagoa dugu telebistan edo zineman egindako lanagatik ‘Vaya semanita’ telebista saioan edota ‘La maquina de pintar nubes’ filman egin izan du lan, besteak beste. Itzal handiko bi aktorek umorez ofizioak dakartzan ospe eta gertakari xelebreak taularatuko dituzte.

Perezen arabera “kontakizunean jendeak nola ikusten duen gure lana, ospeak dituen onurak, aktoreen sentimenduak, ofizioaren miseriak… dena umore zorrotzarekin ikusi ahal izango dugu”. Testua Lander Otaolak idatzi du, eta antzezlanaren zuzendaritza Galder Perezek egin du. Lan egiteko ere lan formak moldatu egin behar izan dituzte. “Bi aktoreak taula gainean egonik entseatzeko bideoa erabili dugu, saioak grabatu, ikustaldiak egin eta ondoren gure lana fintzen joan gara”, kontatu digu Galderrek. Aspaldi elkarrekin lan egiteko gogoa zuten, Landerrek duela bi urte idatzi zuen testua baina beste konpromisoak direla medio, orain arte ezin izan dute elkarrekin lan egin.

Gaur estreinua
Antzerkiaren Nazioarteko Egunean Pabiloi 6 aretoan estreinatuko dute, egun berezia aktoreentzat. “Ezin aproposagoa da egun hori, ofizioaz dihardugu eta aktore batentzat egun horretan lan egitea lana dagoen seinalea dela pentsatu nahi dut”. Deustun bertan dugu Pabiloi 6 urte osoan zehar programazioa eskaintzen du eta martxoa betea dator. Martxoaren 27an ‘Vamos a contar mentiras toda la vida’ antzezlanaren estreinaldiaren ondoren, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren ospakizunak jarraitu egingo du Djs:Patrol Destroyersen saioarekin. Martxoaren 28an inprobisazio-martxa izango da, bi aktore-talde aurrez aurre jokoan.

Testua: Ane Zabala

Argazkiak: Nino Monero

INFO + PABILOI 6

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: