prestaldizkaria

Heziketa premia bereziez eta sexualitateaz hausnartzeko ikastaroa

In Uncategorized on Martxoa 26, 2013 at 8:46 am

Urtxintxa

Ageriko behar eta eskaerei erantzun asmoz, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak eta Emaize Sexologia Zentroak ikastaro espezifikoa elkarlanean ematea erabaki dute.

Heziketa premia bereziez eta sexualitateaz hausnartu eta ikasteko aukera izango da apirilaren 12tik aurrera, Gasteizen. Ostiral arratsalde eta larunbat goizetan izango da ikastaroa eta gaian interesa duen hezitzaile edo lagun orori dago zuzenduta.

Aspalditik antzeman da heziketa premia berezien gaia zehar lerro ezberdinen ikuspuntutik aztertu eta lantzeko apustua egin beharra dagoela; baita alderantziz ere, sexualitatea aniztasunean aztertuz.

Sexualitatea gizaki guztien alderdi eta ezaugarria dela esan dezakegu, eta honenbestez, pertsona guztiek sexu-hezkuntza garatzen dugu. Hezkuntza hori, askotan, oharkabean ematen da, eguneroko jarreren bidez, belaunaldien arteko balioen transmisioan… Horregatik, hezkuntza prozesu ororen parte aktibo direnen esku dago egoera hauek guztiak esplizitu egin eta jorratzea.

Behar bereziak dituzten pertsonen sexualitatea errealitate ezezaguna da gehienontzat. Formazio proposamen honek pertsona hauen sexualitateen arreta merezi duen tokian jartzea du helburu, gainerako sexualitateen leku berean. Horregatik, sexualitateari eta behar bereziei buruzko eduki teorikoak eskaintzeaz gain, zailagoak egiten zaizkigun egoeretan lantzeko estrategiak eskainiko dira saio hauetan; agerian utziz, horien aurrean ez duela balio isiltasunak edo ez esku hartzeak.

Apirilaren 5era arte, matrikula zabalik
Ikastaroaren helburuak eta eduki sorta Urtxintxa Eskolaren webgunean aurki dezakezue, matrikulazio ataleko ikastaroaren fitxan. Bertan formularioa beteta matrikula daiteke, emailez edota telefonoz deituz.

INFO + URTXINTXA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: