prestaldizkaria

Bertako Taldeen Aste Nagusiko Pop Rock Erakustaldia

In Uncategorized on Martxoa 26, 2013 at 8:56 am

Aste Nagusia poprock

Parte hartu nahi duten taldeek jatorrizko lau kanta edo gehiago dituen demo-maketa edo pendrive bat bidali behar dute Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Sailera, apirilaren 9tik maiatzaren 3ra bitartean bitartean.

Bertako Taldeen Aste Nagusiko Pop Rock Erakustaldiaren edizio berri bat abiarazi du Bilboko Udalak, Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Sailaren bitartez, eta horretan parte hartu nahi duten taldeek apirilaren 9tik maiatzaren 3a arte irekia dute izena emateko epea.

Aurreko edizioetan bezalaxe, Aste Nagusiko Bertako Taldeen Aste Nagusiko XXVIII. Pop Rock Erakustaldian parte hartu nahi duten taldeek egoitza Bizkaian izan behar dute, edo gutxienez taldekide batek lurralde historiko honetan erroldatuta egon behar du. Pop eta rock estiloko taldeak onartuko dira, jazza izan ezik.

Maketak aurkezteko epea apirilaren 9tik maiatzaren 3ra arte egongo da irekita, eguerdiko 14:00ak baino lehenago. Beranduago heltzen diren lanak ere onartuko dira, aipatutako epearen barruan jarritako zigilu-marka baldin badute. Taldeen hautaketan emakumeek osatutako taldea izateari eta euskaraz egindako lanak aurkezteari garrantzi berezia emango zaie.

Taldeek gutxienez 4 kanta original biltzen dituen demo-maketa edo pendrive bat aurkeztu beharko dute. Honekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak igorri beharko dituzte (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) honako helbidera:

Bilboko Udala. Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Saila

Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock Erakustaldia

Venezuela Plaza 2, 5. / 48001 Bilbo

Gutunazalean, taldearen izena eta musika mota adieraziko dira, argi adierazi ere. Parte hartzaileek une guztietan antolakuntzatik datozen eskakizunak bete beharko dituzte.

INFO + hemen

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: