prestaldizkaria

Euskal Udalekuetan izena emateko epea zabalik

In Uncategorized on Martxoa 25, 2013 at 8:44 am

Udalekuak

Euskal Udalekuetako partaideak PREST! aldizkariarekin harremanetan jarri dira aurtengo udalekuetarako izen-ematea irekita dagoela jakinarazteko. Hona hemen helarazi diguten mezua:

Badira hainbat urte euskal udalekuen ateak zabaldu zitzaizkigula. Hainbat urte Goñi, Bernedo eta Abaigar ezagutu genituela eta haurrak izanda, gerora ere, euskal udalekuetan jarraitzea erabaki genuela.

Euskal udalekuen bidean sorturiko esperientziatik, hainbat balore bereganatu ditugula jabetzen gara gaur egun, zeintzuk gure egunerokotasunean benetako garrantzia eta eragina duten. Ikasi dugu ondokoa errespetatzen, laguntzen, berdintasunean bizitzen, ingurua zaintzen eta maitatzen. Eta nola ez, euskaraz jolasten, bizitzen eta gozatzen.

Euskara dugu udalekuen ardatz nagusi. Hainbat ekintza eginez berau bultzatzeko, hala nola, jolasak, tailerrak, kantak, dantzak… Horrekin batera euskal kultura ere helaraztea du helburu. Euskal Herri osoko umeak bertaratzeak aberastasun handia ematen die udalekuei. Alde batetik, euskalkiei begiratuz aniztasuna dakar; eta bestetik, giro erdaldunean bizi diren umeak giro euskaldun batean murgiltzen ditu aukera berriak eskainiz.

Kontuan hartu behar dugu hiru herri txiki hauek natura ingurunean kokatuta daudela. Haurrek naturaz gozatzea beste helburu bat izanik. Mendi martxak, basoan jolasak, paisaia, errekako bainuak… Euskal udalekuek hirian bizi diren haurrentzat naturaz gozatzeko aukera dakarte.

Giro ederra sortzen da kide guztien harremanetan, berdintasuna elikatuz. Udalekuak orokorrean, lagun berriak ezagutzeko tresna paregabea dira, harreman laburrak baina ahaztezinak. Hala ere, nabarmendu nahiko genuke, gure esperientzia pertsonalera bueltatuz, haur moduan ezagutu ginen askok gaur egun elkarrekin jarraitzen dugula, euskal udalekuen kide izaten, harreman estu baten fruitu.

Berebiziko garrantzia daukan bolondres lana aipatu nahiko genuke. Euskal udalekuetan ibiltzen garen begirale, sukaldari eta milook inolako diru saririk gabe aritzen garela lanean. Oso garbi daukagu euskal udalekuekin bestelako sariak lortzen ditugula, garrantzitsuagoak diren sariak, inon idatzi ez diren sariak. Garbi daukagu, maite dugulako egiten dugula, gozatu egiten dugula eta lortzen dugun sari bakoitza gure oroitzapenetan gordeko dugula.

Bihotz-bihotzez animatzen zaituztegu euskal udalekuetan izena ematera eta  gure zelai zabalean zuen lora landatzera.

Euskal Udalekuak

www.euskaludalekuak.org

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: