prestaldizkaria

Durangaldea eta Ipar Uribe gaur Bertsolari Gazteen BBK sariketako finalean

In Uncategorized on Martxoa 22, 2013 at 8:45 am

Betsolariak 2

Talde bakoitzeko sei bertsolari, hiruna bi adin-mailatan, lehiatuko dira 1.260 euroko lehen saria eskuratzeko. Durangaldea egungo txapelduna da eta finalean hiru alditan gailendu da. Aldiz, Ipar Uribek sei urtetan irabazi du txapelketa.

Bertsolari Gazteen XXI. BBK sariketaren finala gaur ostirala, martxoak 22, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baitituzte sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19.00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrera erabat doan izango da.

Epaimahaiari dagokionez, Arkaitz Estiballesek, gaur egun Bizkaiko bertsolarien txapeldunak, Juanjo Respaldizak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduradunak, eta Gorka Intxaurbek, filologian eta bertsolaritzan adituak, osatuko dute. Gai jartzaile Bernardo Mandaluniz arituko da.

Bi talde finalistak, ohikoa denez, bi adin-mailatan zatituko dira eta honako bertsolari gazteok osatuko dituzte: Durangaldekoa Garoa Angiozarrek, Iruri Altzerrekak, Txaber Altubek, Aitor Bizkarrak, Ander Gerrikaetxebarriak eta Ane Alegriak. Ipar Uribekoan, berriz, Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga, Paule Loizaga, Inazio Vidal, Peru Vidal eta Imanol Uria lehiatuko dira.

Bi talde finalisten artean 2.000 eurotik gora banatuko dira saritan, eta txapeldunak 1.260 eurotako lehen saria jasoko du. Bigarren sarituak 900 euro jasoko ditu eta 140 euroko saria izango du bizkaiera egokiena erabiltzen duen bertsolari gazteak.

BBK-k, Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatzen du lehiaketa hau. Lehen sailkatze probak ezin izan zituzten gainditu Busturialdeak, Enkarterrik eta Lea Artibaik. Finalaurrekoak, berriz, Durango eta Algortako institutuetan egin ziren, ehunka ikusle gazte zaratatsuren aurrean. Arratia eta Bilboaldea finalaren atarian gelditu ziren.

Bertsolarien harrobi ona

Zazpi talde ezberdinetan, Bizkaiko beste hainbeste eskualdetako 45 bertsolari gaztek esku-hartu dute BBK sariketaren XXI. edizioan. Azpimarratzekoa izan da  hamalau bertsolari lehen aldiz igo dira oholtzara era honetako lehiaketa batean aritzeko. Datu honek erakusten du harrobi indartsua izan badela Bizkaiko bertsolari gazteen artean.

Izan ere, finalera iritsi diren bi eskualdeek, Durangaldeak eta Ipar Uribek, bertsolaritzan ibilbide oparoa egin dute dagoeneko, hein handi batean beren bertso-eskolek emandako bultzada garrantzitsuari esker. Eskola hauetan hazi eta hezitakoak dira, besteak beste, Igor Elortza, Unai Iturriaga edo Miren Amuriza bertsolariak, Durangaldeari dagokionez. Algortako bertso eskolan, aldiz, Fredy eta Xabi Paya, Jone Uria edota Arrate Illaro dira ezagunenetakoak.

Hain zuzen, Durangaldea eta Ipar Uribe dira lehiaketa honen finalera urte gehienetan iritsi diren taldeetako bi. Durangaldeak hiru alditan irabazi du BBK txapela eta sei bider Ipar Uribek, Lea Artibaiko taldeak adina.

Deustualdeko harrobia

Elorri bertso-eskolako hiru kidek lehenengo aldiz parte hartu dute aurten Bertsolari Gazteen BBK sariketan. Elorrirentzat “urrats handia da”. Zorionak Enare, Mikel eta Ander!

  1. […] Durangaldea eta Ipar Uribe gaur Bertsolari Gazteen BBK sariketako finalean […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: