Jaietako bigarren txanparako prest? Korrika 18 gaur Deustualdera iritsiko dela ospatzeko bertso-saio mundiala eta Fabe de Fukaren kontzertua izango dira txosnagunean. Ostegunetik igandera ederki pasatzeko hamaika jarduera antolatu dituzte, jarraian duzue egitaraua:
Gaur, ostegunean, Korrika Jaia eta koadrila eta konpartsen gaua ospatuko da. Ostiralean, Bongo Botrako eta Mandoilek taldeen txanda izango da. Larunbatean, martxoak 23,d tomate lehiaketa ospatuko da, urtero bezala, eta erromeriaz gozatzeko aukera izango da berriro ere, 3gabe2 taldearen eskutik. Igandean, jaiei amaiera eman baino lehen, euskal ezkontza egingo dute Mikeldi dantza taldeko kideek eta arratsaldean, aurreko igandean euriaren ondorioz bertan behera utzitako pilota partida jokatuko da. Gaueko 20:00ak aldera agurtuko dituzte deustuarrek jaiak datorren urtera arte, eta tomatea erreko dute.
Gazte Lokala
Musika nagusi izango da Gazte Lokalean asteburuan. Ostiralean No Komply eta Shit Hit The Fan taldeen kontzertuak izango dira eta larunbatean, berriz, hiru talde arituko dira: Miles, Rest eta Pura Muerte.