prestaldizkaria

LABURBIRAko filmak gaur La Bolsan ikusgai

In Uncategorized on Martxoa 14, 2013 at 10:44 am

Laburrrrbira

Hamargarren edizioa da aurtengoa, eta 20 herritan izango dira emanaldiak. Zortzi film labur proiektatuko dira ordu eta laurden inguruko saioetan. Bilbon, La Bolsa udaltegian pantailaratuko dira gaur, martxoak 14, 19:30ean.

Euskara Elkarteen Federazioak LABURBIRAren hamargarren edizioa jarri du martxan, herriz herriko euskara elkarteekin elkarlanean, eta  Eusko Jaurlaritzaren kultura saileko zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesarekin.

Laburbira, euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da. Aurtengoa Erandion hasiko da, martxoaren 4an, eta martxoaren 29ra arte 20 herritan izango da. Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan izango dira emanaldiak, baita Londresen eta Parisen ere.

Zortzi film labur, hainbat zuzendari

Saio bakoitzean, zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira, 2011n eta 2012an sortutakoak. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango ditugu. Lan hauek guztiak Durangoko Azokako Irudienea gunean izan ziren, pasa den abenduan.

Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak. Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak:

·Beerbug (Ander Mendia)

·Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez)

·Desentxufatuak (Bernues anaiak)

·Deus et machina (Koldo Almandoz)

·Elkartea (Kote Camacho)

·Hamaiketakoa (Telmo Esnal)

·Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta)

·Tortila (Iñigo Lopez)

Hamar urtez film laburrak herrietara hurbiltzen

Hamar urte bete ditu jada Laburbirak. Hamarkada honetan, ehunka emanaldi izan dira Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Euskal Herritik kanpo ere. Ibilbide oparoa izan da, eta sortzaile eta ikusleen arteko iritzi trukea oso aberasgarria dela erakutsi du.

Horregatik, egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz, saio batzuetan solasaldia egingo da zuzendariekin, emanaldiaren ondoren. Izan ere, sortzaileei euskarazko produkzioa eta beren lanak ezagutzera emateko aukera eskaini nahi die Laburbirak. Zirkuitua Euskal Herri osoko herrietara zabaltzen da, eta herriotako asko txikiak izanik, gutxitan izaten dute zinema bertan eskaintzeko aukera.

Film laburren sinopsiak eta emanaldien egutegia erantsitako esku-orrian aurkitu ditzakezue, baita Topagunearen webgunean ere: http://www.topagunea.org/laburbira. Bertan aurkituko duzue beharrezko informazio guztia, hala nola kartela, eskuorria, trailerrak edo filmen eta zuzendarien argazkiak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: