prestaldizkaria

Deustuarrek merezi dituzten jai herrikoiak

In Uncategorized on Martxoa 14, 2013 at 8:53 am

AGURRA

Hemen duzue aurtengo jaien atarian Deustuko Jai Batzordearen agurra.

Deustuar guztioi:

Olentzero eta Mari Domingi, eta Inauterien ostean… iada San Jose jaiak heldu dira. Urtero bezala, ahalegin handiak egiten ditugu Deustuko jai herrikoiak aurrera eramateko eta programako ekintzak deustuar orok disfrutatzeko; adin eta gustu ezberdinentzako proposamenak ekartzen dizkizuegu.

Hala ere, ez da bide erraza izan. Udalak ez digu inolako diru laguntzarik eman: jai herrikoiak ez dira lehentasuna haientzat. Are gehiago, laguntza ukatu ez ezik Jai Batzordeak eta beste eragile batzuk egindako proposamenei mila traba jarri dizkiete. Munduko alkate onenaren lehentasunak beste batzuk direla ulertzen dugu… elkarte herrikoiekin elkarlana zer den ahaztu omen dute eta!

Baina ez gaituzte geldituko. Oztopo guztien gainetik aurrera jarrituko dugu deustuarrek merezi dituzten jai herrikoiak antolatzen. Jai Batzordea osatzen dugun taldeek jai herrikoi hauek ospatzera gonbidatzen zaituztegu: barre egiten, abesten, dantzatzen, garai bateko lagunekin elkartzen… baina gure artean ez dauden deustuar oro ahaztu gabe. Eta sexista, xenofoboak eta deustuarroi kalte egiten diguten erasoak salatu behar direla ahaztu barik.

Kaleetan eta txosnetan ikusiko dugu elkar!

GORA DEUSTUKO JAIAK!

DEUSTUKO JAI BATZORDEA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: