prestaldizkaria

Kirmen Uribe eta Goizalde Landabaso ‘Mussche’ liburua aurrez aurre dutela

In Uncategorized on Martxoa 7, 2013 at 8:00 am

mussche

Gaur, martxoak 7, Kirme Uribe eta Goizalde Landabaso idazleak aurrez aurre egongo dira, ‘Mussche’ liburuari buruz hitz egiteko.

Kirmen Uribe (Ondarroa, Bizkaia, 1970eko urriaren 5a) idazlea da. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Bere lehenengo literatur sari handia kartzelan zegoela jaso zuen 1995.ean, intsumiso zelarik (derrigorrezko soldaduzkara joan nahi ez zuelako). Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik.

2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten, Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik. Kirmen Uribek 2008ko Kritika Saria, Euskarazko nobelaren alorrean idazlan berari esker jasoa zuen. 2012ko amaieran aurkeztu du Susa argitaletxearen eskutik, Mussche eleberria.

Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea da. Kazetari gisa ematen ditu bere lan orduak, eta gelditzen zaizkion tarteetan literatura aurki genezake. Kazetari moduan jarduten du Radio Euskadin gaur egun, eta hamarkada luzea eman du Euskadi Irratian. Hauekin batera sartu-irtenaldiak egin ditu aldizkari, egunkari eta agerkari zenbaitetan. Hala nola; Deia, El Pais, Berria, Aizu, edota Haberen aldizkarian. Idazle moduan 2.000.urtean Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratu zuen “Korte bat, mesedez” eta 2005.ean Elea Argitaletxearekin “Jat” poema liburua. Taldekako liburuetan ere irakur genezake bere olerki eta ipuinak. Literatur sariketa zenbaitetan epaimahaikide izan da; Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak edota Alondegiak antolatutakoetan.

Hitzordua Alondegiko Medialab2n izango da 19:00etan. Sarrera doan, tiketa informazio puntuan Infopuntuan jasotzea beharrezkoa da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: