prestaldizkaria

Isilunea eta kontzentrazioa deitu dituzte desjabetzeen aurka

In Uncategorized on Martxoa 7, 2013 at 5:15 pm

Kontzentrazioa

Bildu alderdiak herritarrei zein eragile sozialei gonbitea luzatu die bihar (martxoak 8) 12:30ean bost minutuko isilunean parte hartzeko “Etxebizitza eskubidearen alde, etxegabetzerik ez” lelopean. Larunbatean, berriz, martxoak 9, Bilboko Auzotar Elkarteek Sarrikoko metro geltokian elkarretaratzeko deia zabaldu dute “Desjabetzeak gelditu” goiburupean.

Bilduko Udal taldeak baiezko kritikoa eman dio Jose Antonio Dieguez heriotzaren aurrean Udalak egindako aitorpen instituzionalari. Dieguez Ibarrekolandako bizilagunak, atzo bere buruaz beste egin zuen etxegabetu nahi zutenean. Txema Azkuenagak gogor jo du Azkunaren kontra Jose Antonio Dieguezen heriotza salatzeko kontzentrazio bat ez deitzeagatik, heriotza bortitzak geratzen direnean egin bezala.

Etxe-gabetzeak eta horrek eragiten dituen ondorio latzak jendartearen kezka nagusietariko bat dela egun, gogoratu du Bilduko zinegotziak eta “atzoko manifestazio jendetsua horren adierazle garbia da”, gaineratu du Azkuenagak.

Bilduko zinegotziak atzoko manifestazioaren bukaeran Bilboko Auzo Elkarteetako presidenteak botatako hitzak goraipatu ditu. Aipatutakoak “adierazpenak egiteko edota aholkularitza lana egiteko unea jadanik ez dela, konpromisoak hartzeko unea baizik” adierazi zuen.

Norabide honetan, Azkuenagak baiezko kritikoa eman dio aitorpen instituzionalari Udalak hartu beharreko konpromisoak zehazten ez dituelako. Bilduren bozeramaleak gogoratu du gaur dela eguna Gizarte Ekintzako zerbitzuek ez dituztela egoera hauei aurre egiteko protokolo zehatzik, “jakin badakigu zerbitzu sozialek zenbait kasu bideratu dituztela eragile sozialengana”, gaineratu du Azkuenagak.

Hori dela eta, Bilduk etxebizitza eskubidea bermatu dadin neurri eraginkorrak eta benetako konpromisoak eskatu ditu.

Gauzak honela, Bilduk faltan bota du sinatutako adierazpenean, talde sozialistak urtarrileko udalbatzan egin bezala, Udalak Udal Batzorde bat sortzea etxe-gabetzeen ondorioz kaltetuta dauden familiei aterabideak bilatzen laguntzeko eta gaitz honek kaltetutako pertsonen sufrimendua arintzeko ekimen ezberdinak aztertzeko.

Bukatzeko, Jose Antonio Dieguezen heriotza salatzeko kontzentrazio deitu ez izanak agerian uzten duela adierazi du Bilduk, Bilbon lehen eta bigarren mailako herritarrak daudela esanez. Udalak emandako ezezkoaren aurrean, Bilduk herritarrei zein etxe-gabetzeen kontra lan egiten duten eragile sozialei gonbitea luzatu die, bihar, ostirala, eguerdiko 12:30etan udaletxeko eskaileratan egingo den bost minutuko isilunean parte hartzeko, familiari elkartasuna adierazteaz gain, etxebizitza eskubidea eta etxe-gabetze gehiago egon ez dadin aldarrikatzeko.

Kontzentrazioa larunbatean

Bilboko Auzotar Elkarteek, berriz, martxoaren 9rako kontzentrazioa deitu dute Sarrikoko metro geltokian 13:00ean “desjabetzeak gelditu” goiburupean.

Pintaden ezabaketa

Atzo arratsaldetik “En la ciudad del mejor alcalde del mundo la gente se suicida por no tener vivienda. STOP DESAHUCIOS!” zioten pintadak agertu dira Deustualdekon zein Bilboaldeko hainbat hormetan margotuta. Leku batzutan oso denbora gutxi iraun dute. 24 ordu ere ez. Udal langileek gris koloreko margoarekin estali dituzte Iñaki Azkunari erreferentzia egiten zioten zenbait pintada.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: