prestaldizkaria

Kanala zabaltzeko eta Deustu eta Zorrotzaurre lotuko dituen zubia egiteko obrak urte bukaeran has daitezke

In Uncategorized on Martxoa 4, 2013 at 12:45 pm

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena sinatu dute Deustuko kanala zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurreko irla izango deneko lurren bidez, hirigintza-arloko jarduketa honetan dagokion zatia ordainduko du.

Deustuko kanala zabaltzeko eta Bilboko hiri-eraldaketaren azken jarduketa handia, hau da, Zorrotzaurre proiektua, abian jartzeko beharrezkoa zen erakundeen arteko azken akordioa egin dute gaur Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak.

Ia 838.781 metro karratuko azaleran du eragina Zorrotzaurre biziberritzeko proiektuak. Industrialde zaharra izandakoa Bilbora itsasadarrean zeharko sarrera berria izango da. Zahar Hadid izen oneko arkitekto angloirakirraren babesa du proiektu integral eta jasangarri honek. Etxebizitza irisgarria, kutsadurarik sortzen ez duten enpresak bertan kokatzeko aldeak, gizarte eta kultura-arloko ekipamenduak eta herritarrek aisialdia gustura emateko eremu zabalak tartekatuko dira.

Gaurko ekitaldian Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren izenean Bilboko alkate Iñaki Azkuna jauna eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta VI SESA sozietate publikoko presidentea den Juan Maria Aburto jauna aritu dira. Hauek lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta horren arabera kanala zabaltzeko eta Deustu eta Zorrotzaurreko irla izango dena, IMQren klinikatik hurbil, lotuko dituen zubia egiteko lanen ardura Bilboko Udalarena izango da.

Eusko Jaurlaritza, bere aldetik, hirigintza-arloko jarduketa honetan dagokion zatia ordaitzeko konpromisoa hartu du; hain zuzuen, Zorrotzaurreko irla izango den horretan dituen lurren bidez. Era berean, gehienez, milioi bat euroren ekarpena egingo du kanala zabaltzean handik ateratako lurrak tratatzeko.

Gaur Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza-hitzarmenak abenduaren 21ean udalak eta Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko gainerako jabeek sinatutako hitzarmena osatzen du. Azken honek ere Deustu eta Zorrotzaurreren arteko zubia egiteko lanen ardura udalaren gain utzi zuen.

Datozen hilabeteotan, Bilboko Udalak obrak lizitatzeko prozedura hasteko asmoa du. Horren ustezko aurrekontua 30 milioi eurokoa izango da. Behin proiektua lizitatuta, obrak has daitezke; beharbada, urte amaiera aldera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: