prestaldizkaria

Zart! kultur plataforma sortu da

In Uncategorized on Otsaila 28, 2013 at 8:41 am

zart

Plataforma honek proiektu eta sentsibilitate kultural ezberdinak garatzea du helburu. www.zartkultura.com webgunean, kulturarekin lotutako hainbat albiste, erreportaje, elkarrizketa eta bestelako eduki multimediak aurkitu ahal izango dira.

Zart! plataforma sortu du gazte talde batek, proiektu eta sentsibilitate kultural ezberdinak garatzeko. Gazteen kultur elkargune honek, kultura sustatzea du helburu. Horretarako ekintza ezberdinak antolatzeaz gain (besteak beste ikusentzunezko edukien produkzioa, kontzertuak, erakusketak…), www.zartkultura.com webgunea martxan jarri dute. Bertan kulturarekin loturaren bat duten hainbat albiste, erreportaje, elkarrizketa eta bestelako eduki multimediak lantzen dira. Kultura zentzurik zabalenean hartzen du webguneak. Horren ohikoak ez diren gaietatik abiatuta gaurkotasunaren errepaso bat egiten du. Bertan kontsultatu daitezke, besteak beste, kultur arloko pertsona ezagunenen lanak eta horren ezagunak ez direnenak.

Proiektua ez da itxia, eta kultur proiektuak aurrera eramateko dauden zailtasunen aurrean plataforma honek, hauek aurrera eramateko giza baliabideak zein baliabide tekniko eta ekonomikoak eskaintzeko helburua du.

Sare sozialetan ere, presentzia handia du plataformak, twitter.com/zartkultura eta facebook.com/zartkultura orrialdeetan besteak beste.

__

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: