prestaldizkaria

Martxan da Harrapazank programaren zortzigarren edizioa

In Uncategorized on Otsaila 27, 2013 at 3:27 pm

harrapazank

Nobedadeez betetako edizio honetan parte hartzaileen kopurua inoiz baino handiagoa izan da. Harrapazank eszena egitasmoan 92 talde apuntatu dira, guztira 323 parte hartzailerekin, eta Sortuzank tailerrean berriz 149 dira parte hartu duten gazteak.

Euskararen erabilera gazteen artean sustatu eta haientzako kultur eskaintza handitzeko xedea duen programak www.harrapazank.com atarian du bere eredurik azpimarragarriena, sare sozialen bitartez gazte bilbotarren komunitatea sendotu baita. Web gunean parte hartzaile pasiboak izatetik aktibo izatera pasa dira, feedback-a eta norabide biko komunikazioa sortuz. Horrelaxe, Euskara Zuzendaritzak, Topagune eta Euskara Elkarteen Federazioarekin batera, eskaintza are zehatzagoa eta egokitua antolatu du, gazteen gustu, eskaera zein merkatu joeretan oinarritutako egitarau diseinatuz. Esaterako, aurten segmentazioa egin da adin tarte desberdinen beharrak eta nahiak hobeto asetzeko bi adin-talde bereiziz: 9-14 eta 14 eta 18 urte bitarteko gazteak.

Harrapzank, Sortuzank, erakusketa eta sari banaketa

Zortzigarren edizio honetan hainbat izango dira Harrapazank programaren testuinguruan antolatutako doako jarduerak, guztiak ere bilbotar gazteek aisialdian euskara erabili eta euskaraz jardun dezaten. Euren gaitasun zein trebetasun artistikoa antzerkiaren, musikaren, dantzaren, bakarrizketen, zirkoaren, bertsoen edo eta txisteen arloan erakusteko aukera izango dute gazteek “Harrapazank Eszena” lehiaketan.

 Aurten, 323 gaztek eman dute izena, iaz baino 135 gazte gehiago, eta 92 taldetan bildu dira. Ikuskizunak prestatzeko gazteek profesionalen laguntza edukiko dute: lehen kasting-ak otsailaren 18an ,19an eta 20ean izan dira eta entseguak otsailaren 21ean hasi eta martxoaren 9an bukatuko dira Begoñako, Errekaldeko eta Deustuko barruti-udaltegietan. Parte hartzen duten taldeek ikuskizun bana, 3 eta 5 minutu tarteko iraupenekoa, aurkeztuko dute galetan sailkatzeko.

Sailkapen kasting-ak Bilborock aretoan egingo dira eta bertan epaileek talde finalistak aukeratuko dituzte.

  • Martxoak 11: Bilborock aretoan, 2. solairuko 7. lokalean (Mesedeetako Kaia, 1) 17:00etan.
  • Martxoak 12: Bilborock aretoan, 2. solairuko 7. lokalean (Mesedeetako Kaia, 1) 17:00etan.
  • Martxoak 13: Bilborock aretoan, areto nagusian (Mesedeetako Kaia, 1) 17:00etan.

Finala Bilborock-en egingo da martxoaren 23an, arratsaldeko 19:00etan eta bertan jakinaraziko da zein taldek lortu duen 1.500 euroko sari potoloa.

Beste alde batetik zortzigarren edizio honetan Sortuzank tailerrak  izan dira. Gazteen sormen gaitasuna bultzatzeko helburua duten tailer horietan gazte askok parte hartu dute. Aurreikusitako plazak arin bete eta plazen kopurua handitu behar izan dute antolatzaileek. Tailer hauetan alde teorikoa eta praktikoa landu izan da, beraien sormen gaitasuna sustatuz. Besteak beste argazkilaritza, kazetaritza, graffitia, moda diseinua edo musika landu izan dira.

Martxoaren 16an, 18:00etan, gazteek tailerretan sortutako piezekin erakusketa bat egingo da. Erakusketan bertan sari banaketa egingo da, lehiaketan parte hartu duten gazteak saritzeko.

On-line lehiaketak

Gazteen sormen gaitasuna sustatzeko ondoko on-line lehiaketak martxan jarri dira: argazkilaritza, graffiti, moda, kazetaritza eta musika lehiaketak. Kategoriako irabazle bana egongo da, bakoitzak 500€ko bono saria eskuratuko duelarik. Gehienez 5 pieza aurkezteko aukera izango dute gazteek.

Bideoklipa

Aurtengo edizioan ere gazte bilbotarrei Harrapazank egitasmoaren kanta sortzeko eta abesteko aukera eskaini diegu. Oraingo honetan iaz Harrapazank Eszena irabazi zuen Soundcheck taldea izan da aukeratua, protagonista nagusia. Ainhoa Osma eta Nekane Arce gazteek Mc Clain estudioan grabatutako single gozo eta kementsua jadanik kalean dago, eta  bideokliparen aurkezpena prentsaurrekoan bertan egin dugu. Talentu eta etorkizun handiko gazteen bideoklipa ondoko loturan eskuragai duzue.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: