prestaldizkaria

Sortu berri den Kukutzarekin Elkartasun Taldeak “Ni ere egon nintzen” kanpaina abian jarri du

In Uncategorized on Otsaila 27, 2013 at 3:45 pm

NI eeere egon nintzen KET_aurkezpena_13-02-26

Apirilaren 13an kontzertuak antolatuko ditu 7Katu gaztetxean Kukutzarekin Elkartasun Taldeak. Atxikimendu kanpaina eta kostu judizialak eta isunak ordaintzeko diru-bilketari ekingo diote horrela. Martxoaren 11n bi gazteren aurka egingo den epaiketaren harira epaitegi aurrean egingo duten elkarretaratzean parte hartzera deitu dute jendartea.

Hauxe Kukutzarekin Elkartasun Taldeak argitara eman duen dokumentua:

“2011ko  irailean 13 urte luzeetan zehar Errekaldeko bihotza izandako Kukutza III gaztetxea desalojatu zuten. Bilboko auzo historiko honen bizitza soziala piztu eta langile borroka bildu zituen espazio askea.

Narkotrafikante batek fabrika baztertu ondoren, urteetan zehar espazio kultural ikaragarria eta amets fabrika erraldoia bihurtu izan zen, udaletxeak Cabisa S.A. enpresari saldu zion gune hutsa, instituzioetatik baztertuta egon den errekalde auzoari bizitasuna emonez.

Gogoratu beharra dago, 1978. urtean baliabide falta zela eta rekaldeberri herri unibertsitatea sortu zela, Bilboko uholdeen ondorioz babes ofizialeko etxebizitzak okupatu zirela kaltetuei irtenbide bat emateko, osasun-baliabideen eza zela eta osasun zentroan itxialdiak burutu egin zirela, garraio publiko eza zela hainbat auzokidek autobus bat okupatu eta udaletxe aurrean aurkeztu zirela; eta irtenbide sozial eta kultural ezaren ondorioz kukutza gaztetxea eraiki zen.

2011ko irailaren 21ean kukutza III gaztetxearen azken taupadak entzungo ziren errekalde auzoan. Izan ere, indar errepresiboek, errekaldeko kaleak indarrez hartu zituzten hiru egun luzeetan zehar. Baina herritarren erantzuna masiboa izan zen, eta auzo historikoa den errekalde elkartasunez bete zen, kukutza proiektua eraso guztien gainetik defendatzearren. Honek, indar errepresiboen etengabeko kargak, jipoiak, mehatxuak, atxiloketak … ekarri zituen, kukutzaren alde agertu zirenoi kikiltzeko saiakerak eginez.

Irailaren 23an etengabeko kargak suertatu ziren orduetan zehar errekaldeko kaleetatik, eta indar errepresiboek  kaleetatik pasatzen zen orori eraso egiten zioten, bai eta supermerkatu, taberna, komertzio, zein portaletan babesten saiatzen ziren pertsonei era guztiz ausazkoan atxilotzen zituzten. Egun berberean eta inolako lotsarik gabe, Rodolfo Aresen aginduetara zeuden agenteak auzoko anbulategira  sartu eta egunean zauriturik agertu ziren pertsonen txostenak lapurtzera heldu ziren. Ertzainak bortizki oldartu zituen duintasunez borrokatzen zuen eta erasoen gainetik kikiltzen ez zen herria. Hala ere, ordu batzuk geroago auzokide askok batzea lortu zuten eta Gordoniz zubiraino manifestatzea lortu zuten, nahiz eta  minutu batzuk geroago indarkeri osoz erreprimituko zuten manifestazioa. Horrela auzoa guztiz inkomunikaturik utzi zuten Aresen agenteek eta auzoa literalki hartua zuten poliziek.

Urte eta erdi bat pasaturik, udaletxeak eskaintzen duen eskaintza sozio kulturala kontuan harturik eta kukutza gaztetxeak utzi duen hutsuneak ikaragarrizko atzera pausoa suposatzen du errekalderentzat. Bestetik ezin dugu ahaztu kapitalismoaren krisi gogor honek langile klasean duela eragin gehien, hau da, errekalde auzoko gehiengoan duela eragina, langile auzoa baita. Langabezia, lan prekarioa,  etxe kaleratzeak oso ohikoak dira auzoaren egunerokotasunean.  Hau da, kukutzaren beharra orain inoiz baino garrantzi gehiago dauka. Izan ere, baliabiderik gabeko pertsona horientzako ikaragarrizko laguntza suposatuko baitzuen kukutza gaztetxeak. Horregatik, gaur inoiz baino gehiago “munduko alkaterik onena” seinalatu beharrean gaude, eraisketa honen errudun nagusia izan delako.

Hau dela eta, Kukutzako istiluetan atxilotutako eta identifikatutako pertsonei elkartasuna adierazteko Kukutzako Elkartasun Taldea sortzen da. Testuinguru honetan “Ni ere egon nintzen” atxikimendu kanpaina martxan jarri dugu.

Horregatik deia luzatzen dugu, egun haietan errekaldetik pasatu zineten guztiei bai eta pasatu ezin zinetenoi burutuko diren elkarteratze zein mobilizazio desberdinetan parte hartzera, proiektu hauen defentsan eta auziperatuei elkartasuna adierazteko asmoarekin baita absoluzioa eskatzeko ere. Gogoratu beharra baitago  egun haietan atxiloturik egon ziren gazteentzat  18 eta 30 hilabete arteko espetxe zigorrak eskatzen dituztela. Gainera, denon laguntza ezinbestekoa da, kanpaina hau zabaldu, atxikimenduak lortu eta heltzen ari diren eta helduko diren isunei aurre egin ahal izateko.

Ezin dugu eta ez dugu prozesu hau aurrera eraman nahi  egun horretan kukutzak ezagutu zuen elkartasun uholde erraldoi hori barik. Gure arrazoiak gaztetxearen desalojoa salatzen jarraitzeko zutik diraute. Ez dugu ahazten ezta barkatzen ere”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: