prestaldizkaria

‘Blackie & Kanuto’ 3Dn egindako lehen euskarazko filma estreinatuko da gaur

In Uncategorized on Otsaila 15, 2013 at 7:26 am

Blackie & Kanuto kartela

Gaur iritsiko da zinema-aretoetara ‘Blackie & Kanuto’, Baleuko Durangoko ekoiztetxearen animaziozko azken film luzea.

Familia osoarentzako filma gaztelaniaz eta euskaraz estreinatuko da aldi berean, 3D eta 2D formatuetan. Blackie ardi beltza eta Kanuto artzain-txakurra ditugu abenturazko komedia dibertigarriaren protagonistak. Ilargira joatea da Blackieren obsesioa, eta Blackie bera da Kanutoren obsesioa. Bidaian abiatuko dira biak, eta bidean opera abesten duten behiak, otso adeitsuak, paperik gabeko etorkin diren armiarmak eta aireratzeko prest den kohetea duen txakur taldetxo bitxia aurkituko dituzte. Baina Pinkyk, arrosa koloreko ardi itzel eta zitalak, euren asmoa galaraziko du.

Francis Nielsenek zuzendu du Blackie & Kanuto filma. Asterixen egile René Goscinnyk eta Albert Uderzok sortutako IDEFIX estudioan zaildu zen zuzendaria bere ikusentzunezko ibilbidearen hasieran. Gaur egun telesailak eta film luzeak zuzentzen ditu, eta 2003an Veneziako Mostraren sail ofizialean lehiatu den historiako lehen animaziozuzendaria izan zen, Le chien, le general et les oiseaux lanarekin.

Ivan Oneka arduratu da zuzendaritza artistikoaz. Baleukoko zuzendari artistikoa izan da 12 urtez, eta 11 film luze baino gehiagotako pertsonaiak eta eszenatokiak sortu ditu.

80 soinu-banda baino gehiagoren egile den Xavier Berthelotena da musika, eta gidoia, berriz, Ángel E. Parienterena.

Animaziozko 11 film luze ekoiztu ditu dagoeneko, horien artean berriki Goya sarietarako hautatu duten The Wish fish, edota Betizu eta urrezko zintzarria, 2008an hautatu zutena. Era berean, fikziozko hiru film luze ekoiztu ditu, azkena Barbara Goenaga protagonista duen Izarren argia (2010). Dokumental eta hainbat formatutako telebista-saio ugari ere ekoiztu ditu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: