prestaldizkaria

Erribera-Zorrotzaurreko auzotarrak: “Gure auzokideen eta auzoaren duintasunaren alde”

In Uncategorized on Urtarrila 29, 2013 at 3:47 pm

Zorrozaurre blog 011

Erribera-Zorrotzaurreko egoerari buruz gutuna argitaratzeko eskatu digute hainbat auzotarrek. Honako gogoeta honekin Erribera-Zorrotzaurreko 43 auzotarrek bat egin dute.

“Urtarrilaren 17an eta 18an, Ertzaintza Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre auzoko fabrika abandonatu batean sartu zen. Hainbat urte dira pertsona talde bat gure auzoko fabrika horretan bizi dela, oso egoera txarrean. Bertan zeudenek adierazitakoaren arabera, ertzain haietako batzuek amorruz ekin zioten pertsona horien bizi-baldintza berez latzak are latzago bihurtzeari: ateak eta lehoiak errotik atera zituzten; horma ahulak zulatu zituzten, hotza sar dadin; objektu pertsonal asko apurtu zizkieten; oheak irauli eta koltxoiak hondatu zituzten; burusiak eta jantziak putzu batera bota zizkieten, ezer lehorrik gabe utziz… Hori guztia, kontuan hartu gabe oso gogorra dela infraetxe batean bizitzea, batez ere egun horietako hotzarekin eta euriarekin. Ekintza “txalogarri” hori biribiltzeko, ertzainek ohartarazi zieten gehiagotan egingo dituztela horrelakoak, pertsona horien artean ezintasunaren eta erabateko babesgabetasunaren sentsazioa areagotuz.

Umiliazioan eta mehatxuan oinarritutako ekintza horiek guztiz gaitzesgarriak iruditzen zaizkigu kasu guztietan, baina are larriagoa iruditzen zaigu gizartean bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonen kontrakoak izatea eta “agintaritzaren agenteek” egitea beren ustezko zigorgabetasuna baliatuz.

Gaur egun pertsona horiek gure auzokideak dira, eta ezin dugu onartu babesgabetasun egoera hori pairatu behar izatea eta “normaltzat” hartua izatea. Administrazio publikoek beren erantzukizuna bete behar dute, fabrika batean lo egitera behartuta dauden pertsona horien bazterketa egoera arintzen (eta ahal den neurrian konpontzen) saiatu behar dira. Ez da inondik inora onargarria horren ordez haien kontra bereizkuntzarik gabeko errepresioa etengabe areagotzea, beldurtzeko eta lekuz aldatzera behartzeko helburu bakarrarekin.

Arazo sozialen aurrean errepresioa (poliziala eta bestelakoa) soilik erabiltzen den leku bat oso urrun dago bizitzeko nahi dugun auzoa edo hiria izatetik. Oso argi daukagu gizarte-bazterketako egoera nabarmen horien aurrean errepresioa erabiltzeak ez duela ezer konpontzen. Alderantziz, behin eta berriro ikusten dugu gauza bakarra lortzen duela: egoera horiek larriagotzea eta auzokide guztion arteko bizikidetza-giroa gero eta gehiago trakestea.

Bereizkuntzarik gabeko sarekadak eta eraso ia klandestinoak ez dira irtenbidea, arazo gehiagoren eragile baizik”.

Rosa Gil Elorduy eta Erribera-Zorrotzaurreko beste 42 auzotar

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: