prestaldizkaria

Abian da ‘Gaztetxeak eta generoa’ ikerketaren fase praktikoa

In Uncategorized on Urtarrila 28, 2013 at 5:30 pm

gaztetxe pili

Orain, lanaren alde praktikoa martxan jartzeko ordua iritsi da, gaztetxeentzat baliagarria izango den materiala sortzeko unea. 

Zergatik dira gaztetxeetako kide gehienak mutilak? Neskek ez dutelako parte hartzerik nahi edo beste hainbat faktorerengatik? Edonork hitz egin lezake asanbladetan? Iritzi guztiei garrantzia berbera ematen zaie? Generoaren arabera sailkatu litezke gaztetxetako eginbeharrak? Iragan urtean ikerketa bat egin zuen Pili Alvarez Molesek galdera horiei eta beste askori erantzuna bilatu asmoz. Euskal Autonomia Erkidegoko 15 gaztetxek, 26 neskek eta 11 mutilek hartu zuten parte elkarrizketetan, eztabaida taldeetan, behaketetan zein galdetegi batean. Emaitzak ez ziren oso positiboak izan, “ikusi baikenuen zenbait kasutan jarrera sexistak ekiditeko ahalegina egiten den arren, gehienetan ez zaiola lehentasunik ematen gaiari”. Azpimarratzeakoa da gaztetxeek, “zentzu askotan, balio handia dutela”, eta joera sexistak eraldatzeko prozesuak aurrera eramateko “leku aproposak direla”.

Ikerketa egiterakoan Pilik argi zuen 2. fase bat egin behar zela, fase praktikoa, alegia. Horretarako, Gasteizko Gaztetxean hitzordua jarri zuen urtarrilaren 26an. Bigaren fasea irekian parte harzteko, hau da, “nahi zuenak nahi zuen esparrutik parte hartzeko, eta nahi zuen eran egiteko (txostenak, tailerrak, dinamikak, hitzaldiak etab)”.

Lanaren helburua prozesu kolektibo batetik “material aproposa egitea da”, gero gaztetxe eta gazte asanblada guztietatik zabaldu ahal izateko, genero harremanen inguruan eztabaidatzeko eta behar denean aldaketak egiteko.

Edozein zalantza, galdera edota iritzi eman nahi izanez gero, idatzi arazorik gabe. Harremanetarako kontaktua: pilialvarezmoles@gmail.com

INFO + TOPATU.INFO

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: