prestaldizkaria

Pintxodromoa: “Ziza eta hirugihar tortilla” (Deustoarrak)

In Uncategorized on Urtarrila 21, 2013 at 7:15 am

Deustoarrak_beraiek

Madariaga etorbideko 9. zenbakian dagoen Deustoarrak taberna berritura jo dugu oraingoan. Pintxo erakargarriz beteta duen barraren aurrean, beraien eskaintzarik kuttunetariko bat nola egiten duten azaldu digute.

Pintxoaren historia
1986an zabaldu zuten Deustoarrak taberna. Harrezkero berritze-lan txiki batzuk egin zituzten, baina ez aurtengo ekainean tabernari itxura erabat ezberdina eta modernoa eman dion konponketa sakona bezalakorik. Zabala, argitsua eta erosoa da orain taberna, bezeroek diotenez. Oso pozik daude, asko gustatu zaie. Barra, pintxoz beteta aurkituko duzue: ohikoak, berriagoak eta, zelan ez, tortilla aukera zabala. Horietako bat, osoena, aukeratu dute orri hauetan aurkezteko.

Osagaiak: patatak, kipula, hirugiharra, zizak, arrautzak, oliba olioa eta gatza.

Nola egin?
Arabako patatak dira onenak. Horiekin edo, nahi izanez gero, bestelakoekin egin daiteke tortilla. Hasteko patatak zuritu, zatitu eta oliba oliotan frijitu behar dira su txikian. Ondoren, oso garrantzitsua da pataten olioa ondo isurtzea. Bestetik, zizak ondo garbitu, zatitu eta zartaginean gorritu. Azken minutuan hirugihar zatitxoak erantsi. Ontzi batean arrautzak ondo irabiatu eta gehitu zizak eta hirugihar zatiak. Zartagina oso bero dagoela tortilla arreta handiz frijitu. On egin!

Zailtasun maila: txikia
Egiteko denbora: 10 minutu
Prezioa/Pintxo 1: 1,60€

DEUSTOARRAK
Madariaga etorbidea, 9
48014 Deustu
Tel. 94 475 41 54
www.deustoarrak.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: