prestaldizkaria

Pailazoak eta antzerkia nagusi 2013ko Ikusi eta Ikasin

In Uncategorized on Urtarrila 9, 2013 at 5:07 pm

Ikusi ta ikasi blog 170x120

Deustuko Bidarte udaltegian umeentzako euskarazko ikuskizun ugari izango dira urtarrilean, otsailean eta martxoan Ikusi eta Ikasi ekimenaren 9. edizioan.

Abian jarritako webgunearen bitartez (www.ikusietaikasi.net) 2013ko Ikusi eta Ikasiko egitaraua kontsultatu eta eskainiko diren hitzaldi eta tailerren berri jaso ahalko dute.

Urte berriaren etorreraz, Bilboko Udalak euskarazko ikuskizunik onenak hurbildu nahi dizkie hiriko ume eta gaztetxoei ‘Ikusi eta Ikasi’ programaren 9. edizioaren eskutik. Aurten, 40 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira hiri osoko udaltegi, ikastetxe eta areto desberdinetan eta, gurasoen partehartzea sustatu nahian, era askotako tresna baliagarriak biltzen dituen bloga sareratu da.

Antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak, familia osoarentzako tailerrak eta bestelako proposamen eszeniko bitxiak aurki daitezke, urtarrilaren 14tik martxoaren 23ra bitartean, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak —Euskara Elkarteen Topagunearekin batera— urterik urte bultzatzen duen ‘Ikusi eta Ikasi’ ikuskizun-programaren aurtengo eskaintza zabalean.

Guztira, 43 ekitaldik osatzen dute —iaz baino zortzi gehiagok—, Bilboko 3 eta 8 urte tarteko neska-mutilen artean euskararen erabilera sustatzea xede duen 9. ‘Ikusi eta Ikasi’ honen egitaraua.

‘Jolasen Txokoa’
Ohi bezala, Begoñako eta Deustuko Udaltegietan, ‘Jolasen Txokoa’ antolatuko da urtarrilaren 14an eta 15ean (Begoñan) eta hilaren 18an eta 19an (Deustun). Ordutegia 17:30etik 19:30era bitartekoa izango da, larunbatean izan ezik, goizez
egingo baita (10:30etik 12:30era).

Euskal Herri osoko udal, mankomunitate eta euskararen aldeko erakundeek eratutako erakusketa dinamiko honetan, adin guztietako neska-mutilentzako jostailuak, bideojokoak, liburuak, filmak, musika eta komikiak daude ikusgai; 300 produktu inguru guztira, gurasoentzako materiala barne. (Informazio gehiago: www.katalogoa.org).

Gurasoen partehartzea
Gurasoen partehartzea sustatzea da, hain zuzen ere, 9. ‘Ikusi eta Ikasi’ honen helburu nagusietakoa, eta horretarako, www.ikusietaikasi.net deritzon bloga sareratu berri da, familiako kide guztientzat baina bereziki gurasoentzat baliagarriak diren era guztietako tresnak bilduz.

Blog honen bitartez, kezkak, aholkuak, estekak eta proposamenak partekatzeko aukera eskaini nahi zaie Bilboko gurasoei, haien arteko harremanak sareratzea ere erraztuz. Horrez gain, blogean parte hartzen dutenen leialtasuna saritzeko, familia
osoak disfrutatzeko moduko opari bat zozkatuko da guraso guztien artean.

Tailerrak eta hitzaldiak
Aurreko urteetako esperientzia oinarritzat hartuta, ‘Ikusi eta Ikasi’ programaren 9. edizioak areagotu egin du orain arteko tailer eta hitzaldi eskaintza. Iaz bezala, familia osoaren parte hartzea bultzatuko duen belaunaldi arteko Sukaldaritza Tailerra egingo da, udaltegi berrietara hedatuz. Iazko edizioan egiaztatu ahal izan zenez, seme-alabekin errezetak prestatzeak aukera paregabea eskaintzen du ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak garatzeko. Aurten, Sukaldaritza Tailerra Begoñako, Errekaldeko eta Castañoseko udaltegietan antolatuko da urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n, hurrenez hurren, arratsaldeko seietan hasita. Otsailaren 2an, zapatua, Deustuko udaltegian egingo da, goizeko 11etan.

Horrekin batera, pailazo baten mozorroa diseinatu eta sortzeko tailer berri bat eskainiko da 2013ko Aratusteei begira. Tailer hau Begoñako udaltegian egingo da otsailaren 5ean, 18:00etan.

Azken edizioetako usadioari jarraiki, Iñaki Eizmendi hezitzaileak gurasoei zuzendutako orientazio hitzaldiak eskainiko ditu Begoña eta Deustuko udaltegietan (otsailaren 12an eta 16an, 18:00etan) eta Tiboliko ikastetxean (otsailaren 14an, 11:00etan). Erdaraz egingo diren hitzaldi hauetan, Eizmendik euskaraz ez dakiten gurasoek haurrei nola lagun diezaieketen azalduko du.

Era askotako ikuskizunak
Urtero bezalaxe, ‘Ikusi eta Ikasi’ programaren 9. edizioak era askotako ikuskizunak bildu ditu etxeko txikienen gozagarri. Gainera, ahalik eta auzo gehienetara iristeko asmotan, aurtengo eskaintza Errekalde eta Abandoko udaltegietan ere izango da ikusgai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: