prestaldizkaria

Merkatu gardena esne sektorearen egoera larria salatzeko

In Uncategorized on Abendua 19, 2012 at 10:10 am

gaztagardena

Deustuko San Pedro plazan, gaur, 11.30ean, EHNE-Bizkaiak Merkatu Gardena antolatu du: esnekiekin betetako poltsak salduko ditu kontsumitzaileen artean, elikagaien kate osoan prezioak modu justuan finkatu beharra aldarrikatzeko, besteak beste.

Esne sektoreek, bai ardiarenak eta baita behiarenak ere, egoera larria bizi dute. Gaur, asteazkena, ardi gaztaren kasua aztertuko dute Bizkaiko EHNE sindikatuko kideek. Egoera salatzeko, Merkatu Gardenak antolatuko dituzte Bilboko Arriaga plazan, Deustuko San Pedro plazan eta Errekaldeko plazan, (goizeko 11.30etatik aurrera). 3 plaza hauetan 800 poltsa banatuko dituzte kontsumitzaileen artean. Elikagaien kate osoan prezioak modu justuan finkatu beharra aldarrikatuko du EHNEk.

Oraingoan ardi gaztaren egoeraren berri ematea du helburu ekintza honek. EHNE Bizkaiak aurretik salatu izan du gaur egun bizi dugun egoerara heltzeko arriskua zegoela. Izan ere, merkatua eta ekoizpena arautzeko neurririk hartu ez izanak ekarri gaitu egoera honetara.

Jatorrizko izendapen ezberdinak, gazta elkarte ezberdinak ez dira gai izan egoera hau aurrikusi eta neurriak hartzeko. Ondorioz, gaur egun dauden eszendenteak (ardi gazta tonak soberan) esportatu eta artzaiei ekoizpen kostuen azpitik ordainduz.

 EHNE Bizkaiak bertako produktuak ekoiztu eta komertzializatzeko beste eredu batzuk egon badaudela uste du; gizarte osoari kalitatezko produktuak, prezio etikoetan eskainiz. Asteazkeneko merkatu gardenak horren adibide eta lekuko izango dira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: